top of page

URA

Urik gabeko bizitza imajinatzen duzu?,
eta ura lortzearen edo eskolara joatearen artean aukeratu behar izatea?

Bisitatu gure URA erakusketa eta uraren eta zenbait funtsezko alderdien (migrazioak, presio demografikoa, osasuna edo haurtzaroa, besteak beste) arteko harremana ezagutzeko, mundu mailan eta Afrikako kontinentean.

Derandein Fundazioaren sortzaileetako batek Saharaz hegoaldeko Afrika zenbait herrialdetara egindako bidaia bat izan zuen abiapuntu gure erakundeak. 2007an sortu zen Derandein, VASCO taldeko enpresen laguntzaz, pertsona eta herrialde behartsuenen bizimodua hobetzeko. Gure ustean, herritar eta eragile publiko zein pribatu guztiok lagundu dezakegu gizarte bidezkoagoak, jasangarriagoak eta inklusiboagoak eraikitzen, eta horregatik sortu genuen Derandein. Harrezkero, oinarrizko zenbait eskubide eta premia asetzen dihardugu -hezkuntza, elikadura, ura eta osasuna-, giza garapen jasangarria sustatuz behar handieneko taldeetan: haurrak eta nerabeak, emakumeak, errefuxiatuak eta adinekoak. 

Niños y niñas en la escuela África Derandein
LAGUNDU NAHI
AL DUZU?

Derandein: azken berriak

Niños y niñas en la escuela África Derandein

Jasotzen ditugun laguntza eta dohaintzen % 100 bideratzen dugu gure proiektuetara.

Azken bost urteotan, Etiopia, Kenya, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Tanzania eta Ugandako tokiko erakundeekin elkarlanean jardun da Derandein Fundazioa, 30 bat proiektu garatzen. Milaka herritarren bizimodua hobetu dute proiektu horiek oinarrizko eskubideak (hezkuntza, elikadura, ura eta osasuna) bermatuta ez dauden inguruneetan.

Derandein Fundazioan eta gurekin lan egiten duten erakundeetan konfiantza jarri duten eragile publiko zein pribatu eta herritar partikular askoren laguntzari esker egin dugu hori guztia.

LARRIALDIAK ETA LAGUNTZA HUMANITARIOA
Médicos en Kingabwa África Derandein
GARAPENERAKO LANKIDETZA
HEZKUNTZA ETA SENTSIBILIZAZIOA
Harpidetu zaitez

Gure proiektuen eta jardueren berri izan nahi baduzu,

egin zaitez gure buletinaren harpidedun.

Eskerrik asko harpidedun egiteagatik!

Agua África Derandein
bottom of page