top of page

Karatu PadWorks: hileko osasunaren sustapena enpresa sorkuntzaren bidez

  • Writer: Derandein Fundazioa
    Derandein Fundazioa
  • 7 days ago
  • 1 min read

Tanzanian, neska eta nerabeen %42k ez dute hileko higienerako produktuak eskuratzeko aukerarik, eta hileko osasunari buruzko heziketa eskasa dute. Honen ondorioz, eskolara joateari guztiz edo sarri uzten diote, edo ez dute eskola jardueretan parte-hartzen bete-betean. Menarkia hasten dutenean, neskatoen %16,8k eskola uzten dute. Horrek menarkia eskolako absentismoaren arrazoi nagusietako bat bihurtzen du.


Emakumeen, bereziki nesken eta nerabeen, osasun eta hileko higienerako baliabide jasangarriak eskuragarri izan ditzaten bermatzeko helburuarekin, 2026an hasiko da “Karatu PadWorks: hileko osasunaren sustapena ekintzailetzaren bidez”  proiektua, Arusha eskualdeko Karatu distrituan. Proiektu hau Mwema Street Children Center of Karatu (MSCCK) erakundeak garatzen du, Derandein Fundazioarekin elkarlanean.


Proiektuak konpresa berrerabilgarri jasangarri, seguru eta eskuragarrien ekoizpenerako ekintzailetza garatuko du. Gazteek gidatuko dute, gutxienez 54 emakumeren parte-hartzearekin. “Karatu PadWorks” ekimena gizarte-enpresa unitate gisa funtzionatuko du, MSCCK-k kudeatuta. Ekimenak diru sarrera jasangarriak sortuko ditu eta, aldi berean, eskoletan konpresa berrerabilgarriak banatuko dira. Horrez gain, GGKEei, dendei, farmaziei, tokiko merkatuari eta beste erakunde batzuei salduko diete, eskualdeko gazte eta emakumeei bizimodu duinak eta tokiko enplegua sortzeko aukerak eskainiz.


Hileko osasunaren zaintza eta babesa lantzen dituen ekintzailetza jasangarri, lehiakorra eta balio sozialekoa martxan jartzeko gaitasunak indartuko dira. Aldi berean, komunitatean gaitasunak sendotuko dira hileko-osasunak sortu dituen eta, gaur egun ere, sortzen jarraitzen dituen oztopoak gainditzeko: ez soilik hileko higienerako produktuak eskuragarri ez izateak eragindakoak, baita oraindik inguruneetan dauden arau soziokulturalek, estigmek, aurreiritziek eta tabuek eragindakoak ere.


Gaur egun, proiektu hau Santurtziko Udalak finantzatzen du, eta espero dugu laguntzaile gehiago lortzea.



ree


Comments


bottom of page