Lege-oharra

Honako hau aurkituko du erabiltzaileak lege-ohar honetan: erabiltzaileen eta URL https://www.derandein.org (aurrerantzean, webgunea) helbidearen arduradunaren arteko harremanen gaineko lege-baldintzei buruzko informazio guztia, DERANDEIN FUNDAZIOAK Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duena.


Gure webgunea erabiltzeak berekin dakar lege-ohar honetako xedapen guztiak eta bakoitza erabat onartzea, inolako baldintzarik gabe. Beraz, webgunearen erabiltzaileak arretaz irakurri behar du lege-ohar hau webgunea erabili nahi duen bakoitzean; izan ere, gerta daiteke testua aldatzea, bai webgunearen titularrak hala erabaki duelako, bai legea, jurisprudentzia edo enpresa-jarduera aldatu egin direlako.

 

 

Webgunearen arduradunaren datuak

DERANDEIN FUNDAZIOA da webgune honen jabea, zeinak hitzematen baitu bete egingo dituela erabiltzaileen datu pertsonalen erabilera arautzen duten Espainiako eta Europako arau guztiak.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan dago inskribatuta DERANDEIN FUNDAZIOA (erregistro-zenbakia, F-216; IFK, G95493029). Fundazioaren helbide soziala: Iparragirre Etorbidea 59, 3. solairua, 48980 Santurtzi (Bizkaia); telefono-zenbakia, 944939270; helbide elektronikoa, derandein@derandein.org.

 

Webgune honek bermatu egiten du ematen zaizkion datu pertsonalen zaintza eta konfidentzialtasuna, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datu Pertsonalak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrari, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoari eta uztailaren 11ko Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 34/2002 Legeari jarraikiz (IG-MEZ).

 

Webgunearen sarbidea eta erabilera

 

Doan da erabiltzaileentzat webgunera sartzea, atal hau izan ezik: erabiltzaileek kontratatutako sarrera-hornitzaileak eskaintzen duen telekomunikazio-sarearen konexioaren kostua.

Oro har, ez dago aldez aurretik harpidetu edo erregistratu beharrik webgunera sartzeko eta erabiltzeko.


Kasu guztietan, erabiltzaileak dira ematen dituzten datu pertsonalen bermatzaile eta erantzule, eta datuak behar bezala eguneratzeko konpromisoa berenganatzen dute. Harreman-, harpidetza- eta dohaintza-inprimakian informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du erabiltzaileak.

 

Hamahiru urtez behekoa bazara eta zure gurasoei jakinarazi gabe sartu bazara webgune honetara, ez zara erregistratu behar erabiltzaile gisa. Inoiz ere ez zaie eskatu behar adingabeei daturik familiako gainerako kideen egoera profesionalaz zein ekonomikoaz, edo haien bizitza pertsonalaz, senide horien baimenik izan gabe.

Webgune honek zaindu eta errespetatu egiten ditu erabiltzaileen datuak. Erabiltzaile zarenez, jakin ezazu bermatuta daudela zure eskubideak.

Gaztelania, euskara eta ingelesa dira titularrak gure webgunean erabiltzen dituen hizkuntzak. DERANDEIN FUNDAZIOAK ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik ez erabiltzaileak webgunearen hizkuntza ulertu ez izanaz, ez horren ondorioez.


DERANDEIN FUNDAZIOAK eskubidea du edukiak aldatzeko, aldez aurretik jakinarazi gabe, bai eta edukiak webgunetik kentzeko edo haien lekua eta haietara iristeko modua aldatzeko ere, inolako justifikaziorik gabe eta libreki, aldaketek erabiltzaileei eragiten dizkieten ondorioen erantzukizunik bereganatu gabe.


Debekatuta dago webguneko edukiak, DERANDEIN FUNDAZIOAREN baimenik gabe, hirugarren pertsona batzuen publizitatea edo informazioa sustatzeko, kontratatzeko edo zabaltzeko erabiltzea. Halaber, debekatuta dago erabiltzaileen esku jarritako zerbitzuak edo informazioa baliatuz, publizitatea nahiz informazioa bidaltzea, erabilera hori doakoa izan edo ez. Webgune honetara zuzendurik hirugarren batzuek beren webguneetan jartzen dituzten estekek eta hiperestekek webgune osoa irekitzeko izan behar dute, eta ez dute eman behar —ez zuzenean, ez zeharka— informazio faltsurik, okerrik edo nahasgarririk, ez eta DERANDEIN FUNDAZIOAREN aurkako ekintza desleialik edo legez kontrakorik egin ere.

 

Webgune honetako eduki guztiak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte, zeinak DERANDEIN FUNDAZIOA edo, hala badagokio, fundazioaren baimenaz dihardutenak baitituzte titular. Webgunearen erabiltzaileek errespetatu egin behar dituzte eskubide horiek. Libreki erabil daiteke DERANDEIN FUNDAZIOAK sortzen duen edukia, betiere sortzailea hura dela aitortzen bada, helburu komertzialetarako erabiltzen ez bada eta aldatzen ez bada.

 


Pribatutasuna 

DERANDEIN FUNDAZIOAREKIN duzun komunikazio orok berekin dakar berariazko baimena zure datu pertsonalak DERANDEIN FUNDAZIOA titular duten fitxategietan jasotzeko, edozein dela ere komunikazioa bidaltzeko bidea (posta elektronikoa, webgune honetako inprimakiak….). Fundazioaren helbidea: Iparragirre Etorbidea 59, 3. solairua 48980, Santurtzi (Bizkaia). 

 

Eskubidea dute erabiltzaileek fitxategi horietan ageri diren beren datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkaratzeko, eta noiznahi utz dezakete bertan behera haiek tratatzeko baimena, idatziz. Horretarako, idatzizko jakinarazpena bidali behar dute DERANDEIN FUNDAZIORA —Iparragirre Etorbidea 59, 3. solairua 48980, Santurtzi (Bizkaia)— edo helbide elektroniko honetara: derandein@derandein.org.

 

Erantzukizun mugatua

 

Erabiltzaileari dagokio webgunerako sarbidearen eta bertako informazioari ematen zaion baimenik gabeko erabileraren erantzukizun osoa. DERANDEIN FUNDAZIOAK ez du bere gain hartzen sarrera edo erabilera horrek eragiten duen inongo kalte edo galeraren erantzukizunik. DERANDEIN FUNDAZIOAK ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik sortzen diren segurtasun-akatsengatik, ez eta erabiltzailearen sistema informatikoaren hardwareak zein softwareak edo han gordetako fitxategiek edo agiriek jasaten dituzten kalteengatik arrazoi hauek direla medio:

 

  • Erabiltzaileak webgunearen zerbitzu eta edukietara konektatzeko baliatzen duen ordenagailuan birusen bat egotea.

  • Nabigatzaileak gaizki funtzionatzea.

  • Nabigatzailearen bertsio eguneratu gabeak erabiltzea.

 

DERANDEIN FUNDAZIOAK ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik beste webgune batzuk irekitzeko gure webgunean erabiltzen diren hiperesteken fidagarritasuna eta abiadura direla eta. Bestalde, ez du bermatzen esteka horien baliagarritasuna, eta ez du bere gain hartzen esteka horien bidez erabiltzaileak eskuratzen dituen eduki eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik, ez eta webgune horien funtzionamenduaren gainekorik ere.

 

DERANDEIN FUNDAZIOAK ez du bere gain hartzen erantzukizunik bere webgunera edo bere webguneko esteken bidez beste webgune batzuetara sartzean erabiltzaileen sistema edo ekipo informatikoak hondatzen dituzten edo honda ditzaketen birusak edo bestelako programa informatikoak direla eta.

 

Cookie teknologiaren erabilera

 

Gure webguneak cookieak edo antzeko teknologiak erabiltzeko eskubidea du, Cookien Politikak xedatutakoari jarraikiz betiere. Une oro egon behar du erabilgarri aipatutako politikak, zeina lege-ohar honen parte baita, eta erabiltzaileen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna errespetatu behar ditu.

 

Nabigazioa

 

Gerta daiteke Interneteko zerbitzariek identifikatu ezin diren datuak jasotzea, erabiltzailea identifikatzeko erabili ezin diren IP helbideak eta bestelako datuak dituztenak. Automatikoki biltegiratuko da zure IP helbidea sarrerako erregistroetan, Interneteko trafikoa ahalbidetzeko soilik. Internetik nabigatzean, IP helbide hori eman behar du zure ekipoak, komunikazioak egin ahal izateko. IP helbidea webgunearen bisitari-kopuruari eta haien jatorriari buruzko estatistikak egiteko ere erabili ahal izango da, modu anonimoan, nabigazioaren gardentasuna errespetatuz.

 

Aplikatu beharreko legedia eta jurisdikzio eskuduna

 

Espainiako legediaren arabera interpretatu eta erabili behar da lege-ohar hau. Ezadostasunik baldin badago webgunerako sarbideaz edo haren erabileraz, erabiltzaileek eta DERANDEIN FUNDAZIOAK erabiltzailearen helbideari dagozkion auzitegi eta epaitegietara jo behar dute, eta berariaz uko egin legokiekeen beste edozein foruri.Erabiltzailearen helbidea Espainiatik kanpo baldin badago, Bilboko auzitegi eta epaitegietara joko dute DERANDEIN FUNDAZIOAK eta erabiltzaileak, beste edozein foruri uko eginda.

Harremanetarako

Iparragirre Etorbidea 59, 3. solairua

48980 Santurtzi (Bizkaia)

Telefono zenbakia: +34 944939270

derandein@derandein.org

VASCO.png
  • Facebook Derandein
  • Twitter Derandein
  • YouTube Derandein

© 2020 Derandein Fundazioa