top of page

XI. Giza Eskubideen Jardunaldiak Errenterian

  • Writer: Derandein Fundazioa
    Derandein Fundazioa
  • 2 days ago
  • 1 min read

«Herrien ahotsa» lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen XI. Jardunaldiak egingo dira Errenterian. Urtero bezala, jarduera-programa zabala eskainiko diete herritarrei abenduaren 1etik 14ra. Derandein Fundaziotik ere parte hartuko ditugu.

 

Egitarauak Giza Eskubideen Adierazpenaren bermea aldarrikatzen du, erresistentzian bizi diren herriak ardatz hartuta, baina beste gai batzuk ere jorratuko dira, besteak beste, osasun mentala, hizkuntza- eta kultura-aniztasuna, gizarte-bazterketa eta etxebizitzaren gaia. Eta horretarako hainbat diziplina baliatuko ditu, hala nola hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, errealitate birtuala eta ikus-entzunezkoak.

 

Bisitatu jardunaldien programa osoa hemen.


ree

Comments


bottom of page