OSASUN MENSTRUALA,
EZ DA OSASUN KONTUA SOILIK
Munduan, 2.000 milioi pertsonak baino gehiagok bizi dute hilekoaren prozesu biologiko naturala. Hala ere, hilekoa mundu osoko tabu kultural handienetako bat da oraindik.
Hilekoaren zikloa jasaten duten milioika neska, emakume eta beste pertsonei beren eskubideak urratzen zaizkie hilekoa izate hutsagatik. Azken urteotan arreta handiagoa eskaini zaie osasun eta higiene menstrualaren beharrei, baina milioika pertsonak jarraitzen dute osasun menstrual txarrarekin, kalitatezko eta eskuragarriak diren hileroko produktuetarako sarbide mugatua dutelako; ur-, saneamendu- eta higiene-instalaziorik ez dagoelako; hilekoaren inguruko mitoak, estigma eta diskriminazioa elikatzen dituzten gizarte- eta genero-arau desberdinak daudelako; gizarte-laguntza mugatua dagoelako; eta osasun eta higiene menstrualera bideratutako politika espezifikorik ez dagoelako.
Erakusketa honen bidez, mundu osoko osasun menstrualaren egoera ezagutzera gonbidatzen zaitugu, bereziki Saharaz hegoaldeko Afrikan, eta baita, osasun eta higiene menstrual txarrek nesken eta emakumeen bizitzetan, eta hezkuntzan, besteak beste, dituzten ondorioak ezagutzera ere.
Egin klik irudietan informazio gehiago jasotzeko
Maiatzak 28, Osasun Menstrualaren Nazioarteko Eguna
Urtero, maiatzaren 28an, Osasun Menstrualaren Eguna ospatzen da, neskak, emakumeak eta hilekoaren zikloa bizi duten beste pertsonak hilekoarekin modu duin eta seguruan bizi ahal izateko gizarteak eraikitzearen garrantziaz kontzientziatzeko, tabu eta praktika diskriminatzaileak atzean utzita.