Tigray-n egiten dugun lana bake akordioaren ondoren
Derandein Fundazioaren sortzaileetako batek Saharaz hegoaldeko Afrika zenbait herrialdetara egindako bidaia bat izan zuen abiapuntu gure erakundeak. 2007an sortu zen Derandein, VASCO taldeko enpresen laguntzaz, pertsona eta herrialde behartsuenen bizimodua hobetzeko. Gure ustean, herritar eta eragile publiko zein pribatu guztiok lagundu dezakegu gizarte bidezkoagoak, jasangarriagoak eta inklusiboagoak eraikitzen, eta horregatik sortu genuen Derandein. Harrezkero, oinarrizko zenbait eskubide eta premia asetzen dihardugu -hezkuntza, elikadura, ura eta osasuna-, giza garapen jasangarria sustatuz behar handieneko taldeetan: haurrak eta nerabeak, emakumeak, errefuxiatuak eta adinekoak.
Azken bost urteotan, Etiopia, Kenya, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Tanzania eta Ugandako tokiko erakundeekin elkarlanean jardun da Derandein Fundazioa, 30 bat proiektu garatzen. Milaka herritarren bizimodua hobetu dute proiektu horiek oinarrizko eskubideak (hezkuntza, elikadura, ura eta osasuna) bermatuta ez dauden inguruneetan.
Derandein Fundazioan eta gurekin lan egiten duten erakundeetan konfiantza jarri duten eragile publiko zein pribatu eta herritar partikular askoren laguntzari esker egin dugu hori guztia.