top of page

Karatu PadWorks: hilekoaren osasunaren sustapena ekintzailetzatik

  • Writer: Derandein Fundazioa
    Derandein Fundazioa
  • 3 days ago
  • 1 min read

Karatu PadWorks proiektua abian da, Santurtziko eta Errenteriako udalen, Apodaka Administrazioren, Irizarren, Progecoren eta haibat pertsonen lankidetzari eta konpromisoari esker.


Ekimenari esker, kalitate handiko osasun-konpresa berrerabilgarriak ekoizteko gizarte-ekintzailetza sortu da, eta, aldi berean, prestakuntza eta garapen profesionalerako aukerak sortu dira komunitateko emakume eta gazteentzat.


Proiektuaren barruan, lokal bat egokitu da josteko tailer bihurtzeko, 13 josteko makinaz eta jarduera garatzeko behar den material guztiaz hornitua.


Gaur egun, 50 emakumek eta 7 hezitzaile gaztek lan egiten dute tailerrean, eta modu aktiboan parte hartzen dute ikaskuntza- eta ekoizpen-prozesuan. Gazte horiek zuzenean lan egiten dute prestatzaile nagusiarekin, eta, aldi berean, gainerako emakumeei gaikuntza ematen diete. Esperientzia erreala eta gainbegiratua lortzen dute prestatzaile gisa, honen ondorioz, tailerraren prestakuntza-gaitasuna handitzen laguntzen dute. Berdinen arteko laguntza eredu horri esker, ikasitakoa ugaldu egiten da komunitatearen barruan, eta ekimenaren iraunkortasuna bermatzen du.


Osasun-konpresa berrerabilgarriak egiteaz gain, hainbat emakume beraiek diseinatutako artikuluak sortzen hasi dira, besteak beste, berrerabilitako oihalez egindako arropa sinpleak, telefono mugikorretarako zorroak, kordoidun poltsak eta haurrentzako eskola-motxilak.


Sormenaren erakusle izateaz gain, ekimen horiek parte-hartzaileen motibazioaren eta eskuratutako ezagutzak aukera berri bihurtzeko duten gaitasunaren ebidentzia zehatza dira.


Konpresa berrerabilgarriak ekoizteko hasieran garatutako trebetasunak dagoeneko aplikatzen ari dira komunitatearen beste premia zehatz batzuetan, eta horrek egindako bideragarritasun ekonomikoaren planean aurreikusitako dibertsifikazioarekin zerikusia du. Adibidez, ikastetxeetarako uniformeak, Mwema Children Centrek lagunduta.


 

Comments


bottom of page