top of page

Garapen Lankidetzarako Azoka Getxotik Mundura Mundutik Getxora

  • Writer: Derandein Fundazioa
    Derandein Fundazioa
  • 2 days ago
  • 1 min read

Datorren igandean, maiatzak 24, Derandein Fundazioak Getxotik Mundura Mundutik Getxora ekimen solidarioan parte hartuko du Algortako San Nikolas plazan. Oraingo honetan, “Imajinatzen al duzu urik gabeko bizitza bat? eta ura lortzearen edo eskolara joatearen artean aukeratu behar izatea?” erakusketa eramango dugu.


Gainera, 11:00etatik 15:00etara hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da, hala nola Kamerungo Bongoak 11:15ean, Vinilo irratiak zuzeneko irratsaio bat egingo du 12:00etan eta 14:30ean Bidezko Merkataritzako produktuen saskiaren zozketa egingo dute.


Goiz osoan zehar, Guatemalako ehundegi, Afrikako animalien maskara, ipuin kontalari, txapa, orri-markatzaileen, Kanseniako loreak, henna eta SolidaridUP poltsa pertsonalizatzeko tailerrak izango dira; Garapen Iraunkorreko Helburuen erruleta, haziei buruzko jolas-jokoak, buru-hausgarri jolasa, eta "Bizitza Jokoan 2" eta "Imajinatzen duzu urik gabeko bizitza?" erakusketak.


Data: 2026/05/24

Ordutegia: 11:00 – 15:00

Comments


bottom of page