top of page
DSC06586.JPG

Urik gabeko bizitza imajinatzen duzu?, eta ura lortzearen edo eskolara joatearen artean aukeratu behar izatea? 

Ura gure garapenaren erdigunean dago. Funtsezkoa da, osasunerako ez ezik, elikagaiak, energia, garapen sozioekonomikoa, biodibertsitatea eta ekosistema naturalak ekoizteko eta pertsonen biziraupenerako ere. Hala ere, munduan milioika persona beraien etxeetan edo haiengandik hurbil urik gabe bizi dira.


Munduko biztanle gehienak ur-eskasia duten herrialdeetan bizi dira gaur egun. Afrikan, esatebaterako, biztanleriaren % 31k baino ez du edateko ura eskura. Baliabide mugatu eta ordezkaezina da eta klima-aldaketara egokitzeko funtsezkoa ere.


Erakusketa honen bitartez, uraren eta zenbait funtsezko alderdien (migrazioak, presio demografikoa, Osasuna edo haurtzaroa, besteak beste) arteko harremana ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Eta nola eragiten duen hain beharrezkoa den eta eskubide gisa aitortuta dagoen baliabide horrek Afrika bezalako testuinguruetan. Ura gure etorkizun komuna delako, modu arduratsuan eta jasangarrian kudeatzeko jardun behar dugu.

Nazio Batuen Batzar Nagusiak aitortu zuen gizaki guztiek eskubidea dutela etxeko erabilerarako eta erabilera pertsonalerako behar adina ur izateko (50 eta 100 litro artean pertsona eta egun bakoitzeko), segurua, onargarria eta eskuragarria (uraren kostuak ez du etxeko diru-sarreren %3 gainditu behar), eta fisikoki eskuragarria izateko (ur iturriak etxetik 1.000 metro baino gutxiagora egon behar du eta uraren bilketa ez da 30 minututik gorakoa izan behar).

web_edited.png

Eskerrak eman nahi dizkiogu Ipar Turkanako (Kenya) San Pablo Apostoluaren Misiolari Erakundeari, eduki informatiboarekin batera doazen argazki batzuk utzi dizkigulako.

Gustatuko litzaizuke "URA" zure espazioan erakustea?

Herritarren sentsibilizazioa oso garrantzitsua da Derandein Fundazioarentzat. Erakunde publikoa, pribatua edo bestelakoa bazara, mundu osoko eta Afrikako uraren egoeraren berri emateko interesarekin, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.
URA/AGUA erakusketa izaera ibiltariarekin diseinatuta dago, eta tamaina desberdinetako espazioetara egokitu daiteke, bai kanpoaldekoetara, bai barrukoetara. Lagapena doakoa da.

Afrikako Batasunaren 2063rako Agendaren helburua da kontinenteko biztanleen erdiek, gutxienez, ura izateko eskubidea gauzatu ahal izatea.

Lagundu posiblea egiten!

descarga (1).png
bottom of page