Derandein Mendi Martxa 2025
- Derandein Fundazioa

- Sep 12
- 1 min read
Derandein Fundaziotik Amorebieta-Etxanoko herritarrei itzuli nahi diegu Saharaz hegoaldeko Afrikako herri behartsuenekin duten konpromezua eta borondatea. Hori dela eta, datorren 2025eko Urriaren 5ean gure ohiko Mendi Martxa ospatuko dugu Amorebieta-Etxanon.
Martxa 10:00etan hasiko da "Yalens Tavern"-tik (Jauregizahar 5 kalea, Amorebieta-Etxano), eta doakoa izango da. Ibilbide osoa 7 kilometrokoa izango da eta Zubipunte, Derandein, Urumin, Arrindas, Etxano, Epaltzako bidea eta Urritxe auzoetatik igaroko gara. Ibilbidea "Yalens Tavern"-n amaituko da eta 13:00etan trikitixa eta pintxo-pote batekin bukatuko dugu.
Gainera, beste ingurune batzuetara joateko aukera izango dugu, Saharaz hegoaldeko Afrikan desgaitasuna duten pertsona askok bizi duten errealitatea ikusarazteko antolatu dugun jarduera baten bidez.
Aldez aurretik, pertsona guztiek izena eman beharko dute hurrengo formularioan, derandein@derandein.org posta elektronikoan, edo ibilbidearen irteera-puntuan (9:30etatik 10:00etara).
Zure zain egongo gara!


Comments