top of page
Mendi Martxa

Derandein Fundaziotik Amorebieta-Etxanoko herritarrei itzuli nahi diegu Saharaz hegoaldeko Afrikako herri behartsuenekin duten konpromezua eta borondatea. Hori dela eta, datorren  Urriaren 5ean gure ohiko Mendi Martxa ospatuko dugu Amorebieta-Etxanon.

 

Martxa 10:00etan hasiko da "Yalens Tavern"-tik (Jauregizahar 5 kalea, Amorebieta-Etxano), eta doakoa izango da. Ibilbide osoa 7 kilometrokoa izango da eta Zubipunte, Derandein, Urumin, Arrindas, Etxano, Epaltzako bidea eta Urritxe auzoetatik igaroko gara. Ibilbidea "Yalens Tavern"-n amaituko da eta 13:00etan trikitixa eta pintxo-pote batekin bukatuko dugu.

​

Gainera, beste ingurune batzuetara joateko aukera izango dugu, Saharaz hegoaldeko Afrikan desgaitasuna duten pertsona askok bizi duten errealitatea ikusarazteko antolatu dugun jarduera baten bidez.

​

Aldez aurretik, pertsona guztiek izena eman beharko dute hurrengo formularioan, derandein@derandein.org posta elektronikoan, edo ibilbidearen irteera-puntuan (9:30am-10:00am bitartean).

​

 Ez ahaztu zure ur-botila ekartzea. Zure zain egongo gara!
 

Derandein Mendi Martxa
Derandein Mendi Martxa

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Derandein Mendi Martxaren VI. Edizioa
Formulario bakoitzeko erregistro bakarra baimentzen da

 
bottom of page