top of page
  • Derandein Fundazioa

Derandein Mendi Martxa 2023

Derandein Fundaziotik Amorebieta-Etxanoko herritarrei itzuli nahi diegu Saharaz hegoaldeko Afrikako herri behartsuenekin duten konpromezua eta borondatea. Hori dela eta, datorren urriaren 1ean gure ohiko Mendi Martxa ospatuko dugu Amorebieta-Etxanon.


Martxa 10:00etan hasiko da Jauregibarria Jatetxean, eta doakoa izango da. Ibilbide osoa 7 kilometrokoa izango da eta Zubipunte, Derandein, Urumin, Arrindas, Etxano, Epaltzako bidea eta Urritxe auzoetatik igaroko gara. Ibilbidea Jauregibarri parkean amaituko da eta 13:00etan trikitixa eta pintxo-pote batekin bukatuko dugu.


Gainera, beste ingurune batzuetara joateko aukera ere izango dugu, “Ura” erakusketaren bidez. Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek uraren egoerari buruzko infiormazioa jasoko dute, ura beste alderdi batzuekin, hala nola, haurrekin, emakumeekin, klima-aldaketarekin, presio- demografikoarekin eta migrazio-mugimenduekin, nola erlazionatzen den aztertuz.


Aldez aurretik, pertsona guztiek izena eman beharko dute hurrengo formularioan, derandein@derandein.org posta elektronikoan, edo ibilbidearen irteera-puntuan (9:30etatik 10:00etara)







Comentarios


bottom of page