![Web Inscripción.jpg](https://static.wixstatic.com/media/def8cb_85c6739b7c30427a89f9bb3d2d4f9f93~mv2.jpg/v1/fill/w_245,h_194,al_c,q_80,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/def8cb_85c6739b7c30427a89f9bb3d2d4f9f93~mv2.jpg)
![web inscripcioj portada.jpg](https://static.wixstatic.com/media/def8cb_ebfa4d8f4fa04e0ba273a4b7fc1b2721~mv2.jpg/v1/fill/w_447,h_335,al_c,q_80,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/def8cb_ebfa4d8f4fa04e0ba273a4b7fc1b2721~mv2.jpg)
Derandein Fundaziotik Amorebieta-Etxanoko herritarrei itzuli nahi diegu Saharaz hegoaldeko Afrikako herri behartsuenekin duten konpromezua eta borondatea. Hori dela eta, datorren 2023ko Urriaren 1ean gure ohiko Mendi Martxa ospatuko dugu Amorebieta-Etxanon.
Martxa 10:00etan hasiko da Jauregibarria Jatetxetik, eta doakoa izango da. Ibilbide osoa 7 kilometrokoa izango da eta Zubipunte, Derandein, Urumin, Arrindas, Etxano, Epaltzako bidea eta Urritxe auzoetatik igaroko gara. Ibilbidea Jauregibarrian amaituko da eta 13:00etan trikitixa eta pintxo-pote batekin bukatuko dugu.
![mapa (1).jpg](https://static.wixstatic.com/media/def8cb_9f02d7c1ea7c48dfac4f841eed7e4cb2~mv2.jpg/v1/fill/w_882,h_370,al_c,q_80,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/mapa%20(1).jpg)
![](https://static.wixstatic.com/media/def8cb_0895626c9221455c9dd4d2827eb5add1~mv2.png/v1/fill/w_403,h_755,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/def8cb_0895626c9221455c9dd4d2827eb5add1~mv2.png)
Gainera, beste ingurune batzuetara joateko aukera ere izango dugu urari buruzko erakusketa baten bidez. Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek mundu osoan, zehar eta zehazki Afrikan, uraren inguruan dauden arazoei eta egoera desberdinei buruzko informazioa eskuratuko dute.
Aldez aurretik, pertsona guztiek izena eman beharko dute hurrengo formularioan, derandein@derandein.org posta elektronikoan, edo ibilbidearen irteera-puntuan 9:30etatik aurrera.
Ez ahaztu zure ur-botila ekartzea. Zure zain egongo gara!
IZENA EMATEKO FORMULARIOA