top of page
  • Derandein Fundazioa

Aurten ere, “Irun Munduarekin Lankidetzan” GGKEen azokan parte hartu dugu

Derandein Fundaziotik Irunen urriaren 29an ospatutako "Irun Munduarekin Lankidetzan" GGKEen azokan parte hartzeko aukera izan dugu aurten ere. Azoka hau aukera ona da Irungo herritarrei ezagutarazteko udalerriak nazioarteko lankidetzaren arloan egiten duen lan garrantzitsua eta baita arlo, leku eta testuinguru guztiz desberdinetan lan egiten dugun hainbat erakunde ezagutarazteko ere.


Gune hau aprobetxatu genuen "URA” izeneko erakusketa aurkezteko. Bertan, uraren egoerari buruzko informazioa eskaintzen da, ura beste alderdi batzuekin, hala nola, haurrekin, emakumeekin, klima-aldaketarekin, presio- demografikoarekin eta migrazio-mugimenduekin, nola erlazionatzen den aztertuz, mundu osoan eta Afrikako testuinguruan. Interesa duten pertsona guztiek bisita dezakete erakusketa hau gure webgunean, esteka honen bidez: https://www.derandein.org/agua?lang=eu


Aipatu behar da, beti bezala, azokak oso harrera ona izan zuela herritarren artean. Ekitaldira gerturatu ziren pertsonak, nazioarteko lankidetzara, sektorean lan egiten dugun erakunde ezberdinetara eta egiten ditugun proiektuetara apur bat gehiago hurbiltzeaz gain, ospatu ziren kultur ekintzez gozatzeko aukera izan zuten ere.


Eskerrik asko Irun! Azokaren hurrengo edizioetan elkar ikustea espero dugu.







Comments


bottom of page