KINGABWA
HEZKUNTZA ESKURAGARRI BATEN ALDE
Kinshasako, Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburuko, auzorik pobreenetako bat da Kingabwa. Alfabetatze-tasa txikia du, eta jaiotza-tasa handia; beraz, herrialde horrek dituen premia larrien erakusleiho egokia dugu Kingabwa auzoa. Gure helburua, berriz, hau da: gutxienez 500 neska-mutiko eskolatzea.
2020-2021 ikasturte osoan eskolatuko dugu neska edo mutiko bat 60 euroko dohaintza bakoitzeko.
HELBURUA: 30.000€
6
5
0
0
€
LORTU BEHAR DA. LAGUNDU IEZAGUZU ERRONKA LORTZEN!
Kongoko Errepublika Demokratikoak dauka mundu osoko egoerarik larrienetakoa eta zailenetakoa alor humanitariotik begiratuta.
Munduko txikienetakoa da hango Giza Garapen Indizea (0,608), Nazio Batuen 2019ko Giza Garapenari buruzko Txostenaren arabera. Pobrezia-atalasearen azpitik bizi dira biztanleen % 63.
Bestalde, mundu osoan iheslari gehien dituen herrialdeetako bat da KED. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioak eta nazioarteko beste zenbait erakundek diotenez, bost milioi iheslari ditu Kongok. Izan ere, etengabea da ziurgabetasuna herrialde hartan, eta giza talderik ahulenei eragiten die gehienbat, hots, umeei eta emakumeei.
KEDko neska-mutikoek eskolara joateko aukera izan dezaten egiten du lan Derandein Fundazioak.
HEZKUNTZA
Haurren Eskubideen Batzordeak 2017an plazaratutako txostenaren arabera, berriz, Kongoko Errepublika Demokratikoko sei eta hamaika urte bitarteko neska-mutikoen erdiak bakarrik joaten dira lehen mailako eskolara, eta matrikulatzen direnetatik askok uzten dute eskola garaiz aurretik, zenbait arazo direla medio: kostu handiegia, ezkontza goiztiarrak eta indarkeriaren beldurra, batez ere gatazkaren bortizkeria gehien pairatzen duten eskualdeetan.
2018az geroztik, Trabajando por el Corazón de África (TRACAF, Afrikako Bihotzaren alde Lanean) erakundearekin elkarlanean dihardugu, Kingabwako familia behartsuetako neska-mutikoen hezkuntza bermatzeko (haur-hezkuntza eta lehen eta bigarren maila).
Lagundu nahi al diguzu Kingabwako neska-mutikoak eskolatzen?
Egin dohaintza bat Bizum bidez
Bizum aktibo daukazun zure banku-aplikaziotik, hautatu dohaintza bidaltzeko aukera, hautatu GKEa (Derandein Fundazioa) edo sartu eskuz 01064 identifikatzailea eta eman nahi duzun zenbatekoa.
Dohaintzen ziurtagiria eskatzeko eta guk identifikatzeko, bidali mezu elektroniko bat derandein@derandein.org helbidera, informazio hau erantsita duela:
-
Gaia: Bizum dohaintza
-
Izena eta abizenak
-
NANa
-
Posta-helbidea
-
Helbide elektronikoa
-
Bizum egin duzun telefono-zenbakia
-
Bizum bidez bidalitako zenbatekoa