KINGABWA
HEZKUNTZA ESKURAGARRI BATEN ALDE
LORTU DUGU! ESKERRIK ASKO EKARPEN GUZTIENGATIK!
Egindako ekarpen guztiei esker, 568 haurrek 2020-2021 ikasturtean eskolara joateko aukera izatea lortuko dugu.
Kinshasako, Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburuko, auzorik pobreenetako bat da Kingabwa. Alfabetatze-tasa txikia du, eta jaiotza-tasa handia; beraz, herrialde horrek dituen premia larrien erakusleiho egokia dugu Kingabwa auzoa.
HEZKUNTZA
Haurren Eskubideen Batzordeak 2017an plazaratutako txostenaren arabera, berriz, Kongoko Errepublika Demokratikoko sei eta hamaika urte bitarteko neska-mutikoen erdiak bakarrik joaten dira lehen mailako eskolara, eta matrikulatzen direnetatik askok uzten dute eskola garaiz aurretik, zenbait arazo direla medio: kostu handiegia, ezkontza goiztiarrak eta indarkeriaren beldurra, batez ere gatazkaren bortizkeria gehien pairatzen duten eskualdeetan.
Kongoko Errepublika Demokratikoak dauka mundu osoko egoerarik larrienetakoa eta zailenetakoa alor humanitariotik begiratuta.
Munduko txikienetakoa da hango Giza Garapen Indizea (0,608), Nazio Batuen 2019ko Giza Garapenari buruzko Txostenaren arabera. Pobrezia-atalasearen azpitik bizi dira biztanleen % 63.
Bestalde, mundu osoan iheslari gehien dituen herrialdeetako bat da KED. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioak eta nazioarteko beste zenbait erakundek diotenez, bost milioi iheslari ditu Kongok. Izan ere, etengabea da ziurgabetasuna herrialde hartan, eta giza talderik ahulenei eragiten die gehienbat, hots, umeei eta emakumeei.
KEDko neska-mutikoek eskolara joateko aukera izan dezaten egiten du lan Derandein Fundazioak.
2018az geroztik, Trabajando por el Corazón de África (TRACAF, Afrikako Bihotzaren alde Lanean) erakundearekin elkarlanean dihardugu, Kingabwako familia behartsuetako neska-mutikoen hezkuntza bermatzeko (haur-hezkuntza eta lehen eta bigarren maila).