top of page
Derandein Fundazioa

Zornotzak eta Bilboko Portuko Agintaritzak hezkuntza jasotzeko aukera babestu dute Kinshasa-n


Zornotzako Udalak eta Bilboko Portuko Agintaritzak Kinshasako (Kongoko Errepublika Demokratikoa) auzorik pobreenetako bat den Kingabwa-ko familiarik behartsuenetako haurren hezkuntza babestu dute aurten ere. Horri esker, gure tokiko kontraparteak (TRACAF elkarteak) kudeatutako Covadongako Ama Birjina Eskolara (Kepa Azarloza Zentrora) joan ahal izango dira haur horiek 2020/2021 ikasturtean. Gainera, aurreikusitakoaren arabera, hainbat arlori buruzko material didaktikoak garatuko dira, hala nola osasun eta higieneari, generoari eta ingurumenari buruzkoak, eta tokiko testuingurura egokituko dira. Gainera, bigarren hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte material horiek lantzen. Material horiek egiteko, Erandioko Udalaren laguntza ere badugu.

Zornotzako Udalak 2019an emandako finantza-babesari esker, kalitateko hezkuntza eman ahal izan zitzaien haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako 508 ikasleri 2019/2020 ikasturtean (191 mutili eta 317 neskari), eta prestatzeko gune egoki bat eskaini zitzaien eskolan. Halaber, 7 irakasleren baldintza materialen eta trebakuntzaren hobekuntza babestu zuen Udalak. Era berean, Gurasoen Batzordeko 7 kidek haurren higienearen eta osasunaren arloko ezagutzak eta trebakuntzak hobetu zituzten.

Comments


bottom of page