top of page
  • Derandein Fundazioa

Ura lortzeko aukera eta nekazaritza jasangarria Kenyan

Gure tokiko kontraparteak (Kokuseleiko San Paulo Apostoluaren Misio Komunitateak) hasiak ditu Atapar Down eta Nkawasiro kommunitateetan (Turkana, Kenya) bi ur-putzu abian jartzeko lanak. Gainera, ur-ponpa bat eta eguzki-plakak instalatuko dira komunitate batean, putzuaren emari egonkor bat eta ur-ahalmen handiagoa izateko.


Proiektu hori Barclays bankuak finantzatu du, eta AUARA Empresa Social enpresarekin lankidetzan garatu du. Proiektuaren esparruan, abian jarriko da, putzua ez ezik, familiek kontsumitzeko eta saltzeko elikagaiak produzituko dituen baratze komunitario bat ere bai. Atapar Down komunitateko emakumeek eta gizonek nekazaritza jasangarriari eta baratzea kudeatzeko teknika berriei buruzko prestakuntza batean parte hartuko dute sei hilabetean.

Urik ez egoteak Turkanako herritarrek jasaten dituzten osasun-arazoetako asko eragiten ditu, hala nola edateko txarra den ura kontsumitzeak edo higienerik ezak eragindako gaixotasunak, eta horrek ondorioak ditu askotariko arloetan, hala nola osasunean, hezkuntzan edo ingurumenean.

bottom of page