top of page
Derandein Fundazioa

Tanzaniako emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak aldarrikatzen jarraitzen dugu

Enhancing Access to Health for Poverty Reduction in Tanzania (EAHP Tanzania) erakundeak emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak eta ahalduntzea sustatzeko lanean jarraitzen du, genero-desberdintasunak txikitatik instituzionalizatuta dauden testuinguru batean. Familiaren tradizioek eta arauek oinarrizko eskubideak ukatzen dizkiete emakumeei, eta emakumeak gizonaren jabetzatzat hartzen dira Tanzaniako gizartean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta garatzen ari den proiektuaren bigarren etapan, hainbat ekintza egiten ari dira Mwanza-ko eskualdeko Ilemela eta Nyamagana barrutietako 6 auzotan. Sentsibilizazio komunitarioko hainbat jarduera eta informazio-, prestakuntza- eta lan-saioak egin dira dagoeneko, emakumeentzako babes- eta laguntza-sare bat sortzeko, eta nerabeei arreta berezia eskaini zaie (informazioa, lege-laguntza, osasun-laguntza eta abar). Gainera, proiektuaren baitan, emakume batzuei lagunduko zaie etorkizunean diru-sarrerak lortzea ahalbidetuko dieten ekintzailetzak abian jartzen.  Proiektua laguntzen ari da, zalantzarik gabe, eskemak aldatzen eta emakumeen eskubideez eta haiek hartutako rolez jabetzen.



Komentar


Mengomentari telah dimatikan.
bottom of page