top of page
  • Derandein Fundazioa

Shima Zentroko Ama eta Haurren Zerbitzuaren kalitatea handitzea lortu dugu Kingabwan, KED



2020an zehar, 400 emakumek baino gehiagok segurtasun-baldintza onetan erditu dute Shima Zentroan (Covadongako Ama Birjina Osasun Zentroan). Kingabwa auzoan dago, Kinshasan, Kongoko Errepublika Demokratikoan. Trabajando por el Corazón de África (TRACAF) tokiko elkarteak egindako informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina komunitarioa izan da lorpen horren oinarria.


Shima Osasun Zentroa 2014an hasi zen martxan. Orduan, oinarrizko zaintzak eskaintzen zizkien Covadongako Ama Birjina Eskola-Kepa Azarloza Zentroko ikasleei eta TRACAFen Harrera Zentroko neskatoei. Baina, apurka-apurka, Kingabwa auzoko beste kolektibo batzuk eta ahultasun-egoera larrian zeuden pertsonak artatzen hasi ziren. Hasieran, zentroak ez zeukan ama eta haurrentzako osasun-zerbitzurik, ezta erditzeko gelarik ere, baina emakume haurdunak iristen hasi zitzaizkien, arreta eske.


Zerbitzu horren beharra zegoela ikusita, ohe bat ezarri eta emakume haurdunak artatzen hasi ziren, ia-ia baliabiderik gabe. Gaur egun, zenbait dohaintza-emaileren (hala nola Administraciones Apodakaren, Kutxa Fundazioaren eta Andoaingo Udalaren) laguntzarekin garatutako proiektuari esker, zentroak beharrezko ekipo eta materialak eskuratu ditu, eta prestakuntza eskaini die osasun-langileei, batik bat emaginei. Gainera, eguzki-panelak jarri dituzte, zentroan argindarra une oro bermatzeko. Erditzeak, orain, tokiko errealitate sozialak ahalbidetzen dituen baldintzarik onenetan egiten dira.


Proiektu horri esker, beraz, hobetu egin dira Shima Osasun Zentroko osasun-arretarako sarbidea eta baldintzak haur eta emakumeentzat. Gaur egun, hobeak dira bai eskainitako arreta, bai zentroaren kudeaketa, eta hori, ezbairik gabe, onuragarria izan da Kingabwa auzoko emakume eta haurren ongizatea sustatzeko.


Comments


bottom of page