top of page
Derandein Fundazioa

Sexu eta genero-indarkeriatik bizirik ateratako emakume errefuxiatuen birgizarteratzea Nairobin


Nairobi (Kenya) bezalako hiri-testuinguru aldakorra batean, lan-aukerak oso mugatuak dira emakumeentzat. Aukera horiek are gehiago murrizten dira kalteberatasun-egoera larrian dauden emakumeen kasuan, hala nola sexu- eta genero-indarkeriatik bizirik atera diren emakume errefuxiatuen kasuan. Bizirauteko aukera gutxi izaten dutenez, gizonek menderatutako segurtasun gutxiko guneetan lan egin behar izaten dute, berriz indarkeriaren biktima bihurtuz kasu batzuetan. Askotan ere, distantzia luzeak egin behar dituzte edo denbora luzea eman behar dute produktuak saltzen hainbat motatako indarkeriak jasan ditzaketen lekuetan.


Nairobik, 4 milioi biztanle baino gehiago ditu eta datozen urteetan hazkunde handia espero da, beraz, talde ahulenen erronkak, emakume errefuxiatuen kolektiboa adibidez, are handiagoak izango direla aurreikusten da. Testuinguru horretan, Jesuit Refugee Service (JRS) erakundeak, Derandein Fundazioarekin lankidetzan, proiektu berri bat hasi du, sexu- eta genero-indarkeriaren biktima izan diren emakume errefuxiatuen talde bati laguntzeko, emakume horiek lan-merkatuan modu seguru eta egokian integratzeko ekintzailetzak abian jarriz. Hauek, gainera, laguntza psikosoziala izango dute prozesu osoan zehar. Proiektua Irungo Udalaren laguntzari esker gauzatuko da.


Hurrengo hilabeteetan xehetasun eta aurrerapen guztiak kontatuko dizkizuegu. Adi egon!

Comments


bottom of page