top of page
Derandein Fundazioa

Santurtzik laugarren urtez babestuko du kaleko haurrentzako Mwema proiektua

Joan den urrian, 2019ko Garapenerako Lankidetza Proiektuen deialdia onartu zuen Santurtziko Udalak. Deialdi horren barruan, dirulaguntza bat onartu zuen Derandeinentzat, hain zuzen ere Karatuko eskualdean (Tanzaniako iparraldea) kaleko haurrekin egiten duen lanaren IV. faserako.

Afrikako herrialde horretan dugun kontrapartea, Karatuko Mwema Street Children Centre, Derandeinen bazkide historikoetako bat da, erakundea sortu zenetik.


Santurtziko Udalak laugarren urtez jarraian onarturiko laguntzari esker, aurrera jarrai dezakegu Tanzaniako eskualde horretako haurren oinarrizko beharrak betetzen, eta, zehazki, nesken integrazioa eta segurtasuna hobetzen, komunitateko kolektiborik zaurgarriena baita.



Comments


bottom of page