top of page
  • Derandein Fundazioa

San Jose eskolako hezkuntza- eta elikadura-baldintzak hobetu ditugu Kokuselei eskualdean (Kenya)


Kenyako Gobernuko Hezkuntza Sailak 2011n jarri zuen martxan lehen hezkuntzako San Jose eskola, Kokuselein.Baina modu oso prekarioan egin zen: eraikinik gabe, materialik gabe eta irakasle nahikorik gabe. Horregatik, San Paulo Apostoluaren Misio Komunitateak eskola babestea erabaki zuen, erakunde ofizialekin lankidetzan lehen hezkuntza duina eta herrialdeko estandarren araberakoa eskaini ahal izateko bertan.


Urteotan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira. Lehen hezkuntzako zazpigarren mailara arteko ikasketak eskaintzen dizkie 6 eta 18 urte bitarteko 340 neska-mutili. Hala ere, aurrerapenak lortu diren arren, ekimenak baditu heldu beharreko erronka batzuk; besteak beste, irakasle gaituen eskasia eta haurren nutrizio-osasuna, eskola-errendimenduan eragina duena.


Andoaingo Udalaren laguntzari esker, San Paulo Apostoluaren Misio Komunitateak bi irakasle gaitu kontratatuko ditu ikasturte honetarako. Era berean, elikaduraren eta ingurumenaren alderdiak lehenesten dituen programa berri baten bidez, elikagaien ekoizpena sustatuko da, haurren eta haien familien nutrizio-osasuna hobetzeko, eta, bestalde, ingurunea basoberrituko da, eskolako ikasleen, haien gurasoen eta komunitateko beste kide batzuen partaidetzarekin, ingurune horren garapenean guztiek parte har dezaten. Bide batez, elikaduraren eta ingurumenaren gaiak modu estrategikoan txertatuko dituzte eskola-curriculumean.


Horrenbestez, Kenyako Turkana iparraldeko San Jose lehen hezkuntzako eskolan 340 haurren hezkuntza- eta elikadura-baldintzak hobetzea lortuko dugu.





bottom of page