top of page
  • Derandein Fundazioa

Osasuna eta hezkuntza baldintzak hobetu ditugu Kokuseleiko San Jose eskolan, Kenyan


Haurren hezkuntza eta osasunaren zaintza zeharkako ardatzak dira gure tokiko kontrapartearen lanean, Turkana Iparraldean (Kenya) dagoen Kokuseleiko San Jose lehen hezkuntzako eskolan. San Pablo Apostol Community Mission (MCSPA) erakundeak, 17 urte baino gehiago daramatza barruti horretan lan egiten eta Derandein Fundazioarekin 8 urte elkarlanean.


Erakundeak aurrerapen handiak egin ditu azken urteotan. Eskola ikasgelarik gabe hasi zen klaseak zuhaitzen itzalpean ematen. Gaur egun, gero eta ikasle gehiago dituen eta lehen hezkuntzako 8 maila dituen eskola finkatzea lortu da. Hala ere, eskolak haurren ikaskuntza-baldintzak zaildu egiten dituzten hainbat gabezia ditu oraindik.


Azken hilabeteetan, eskolako saneamendu azpiegitura hobetzen lan egin dugu, egoera txarrean baitzegoen eta azken aldian eskolako ikasle kopurua handitu denez, nahikoa ez baitzen. Zehazki, 4 komun eta 2 dutxa berritu dira, eta 3 komun eta 2 dutxa berri eraiki dira, zentroaren behar berriei erantzuna emateko. Horrez gain, ikasle gehienek komunak eta dutxak ez zituztela ezagutzen kontuan hartuta, bai ikasle zein gurasoei ere, azpiegiturak behar bezala erabiltzeari eta osasun-ohitura egokiei eta higieneari lotutako prestakuntza ezberdinak eman zaizkie. Hauek baliagarriak izan dira ikasleen eta haien familien osasuna hobetzeko eta etorkizunean gaixotasunak prebenitzeko.


Proiektu honen bidez, eskolako hezkuntza-kalitatea hobetzea ere lortu da, hainbat ekintza gauzatuz. Alde batetik, ikasgelak eta jantokia hobetzeko lanak egin dira (altzariak konpondu, lauzak jarri, trenkadetan patologiak konpondu, etab.). Bestetik, 3 irakasle kontratatu dira lehen hezkuntzako maila ezberdinetan klaseak emateko.


Andoaingo Udalaren lankidetzari esker posible izan den proiektu honek, osasun arloan ez ezik, hezkuntza arloan ere eragina izan du, eta Kokuselei inguruko komunitateetan oso inpaktu positiboa izan du.

bottom of page