top of page

Osasun menstrualaren sustapena Karatun (Tanzania) nesken eskola-absentismoari eta desertzioari aurre egiteko

  • Writer: Derandein Fundazioa
    Derandein Fundazioa
  • Sep 30, 2024
  • 1 min read

Updated: Mar 18


Tanzaniako "Mwema Street Children Center of Karatu" (MSCCK) erakundeak, Arusha eskualdeko Karatu barrutian kokatuta, haur ahulenen bizi-kalitatea hobetzea du helburu, batez ere kalean bizi eta lan egiten duten adingabeena eta haien familiena. Zehazki, bere zeregin nagusietako bat eskola-desertzioari aurre egitea da, kale-egoeran dauden adingabeak hezkuntza-sistema formalera itzultzen saiatuz.


Tanzanian, neska nerabeen absentismoaren eta eskola-desertzioaren arrazoi nagusietako bat hilekoaren higiene produkturik ez izatea da, ezta osasun menstrualari buruzko heziketarik ere. Nesken % 42k ezin ditu hilekoaren higiene produktuak eskuratu, eta horren ondorioz, askotan klasera falta dira, ez dute parte hartzen eskola-jardueretan, edo eskola uzten dute. Horri guztiari, inguruko (familia eta komunitatea) hilerokoari buruzko arau soziokulturalak, estigma, aurreiritziak eta tabuak gehitu behar dizkiogu.


Derandein Fundaziotik, Balmasedako Udala, Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtseko (FIDA) langileen laguntza-funtsa, Izar Cutting Tools, Irizar S.Coop., Apodaka Administraciones S.L, Erandioko Udala, Errenteriako Udala eta Galdakaoko Udala, bezalako erakundeen lankidetzari esker, besteak beste, MSCCKrekin gaude elkarlanean Karatuko barrutian hilekoaren osasuna sustatzeko proiektu bat abian jartzen. Proiektu honen helburua da osasun menstrualari buruzko informaziorako sarbidea erraztea hezkuntza inklusiboko programa baten bidez, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, genero-ikuspegia kontuan hartuta; higiene menstrualeko produktuetarako sarbidea erraztea alternatiba jasangarriak sustatuz, hala nola konpresa berrerabilgarriak; eta, azkenik, hilekoaren inguruko genero-diskriminazioari aurre egitea, komunitate-sentsibilizazioko eta eskola-sentsibilizazioko ekintzen bidez. Proiektu hau Karatuko barrutiko Hezkuntza, Gizarte Gaietako eta Osasun Sailekin lankidetza estuan garatzen ari da. Aurrerapenak partekatzen joango gara!

Comments


bottom of page