top of page

"Nuestra Señora de Covadonga – Centro Kepa Azarloza" ikastetxe berria eraikitzeko lehenengo fasea, Kingawba auzoan, Kinshasa

  • Writer: Derandein Fundazioa
    Derandein Fundazioa
  • Apr 7, 2025
  • 1 min read

Derandein Fundazioan, hezkuntza duin eta eraldatzailerako eskubidearen alde lan egiten jarraitzen dugu, bereziki testuinguru zaurgarrienetan. Ildo horretan, "Nuestra Señora de Covadonga – Centro Kepa Azarloza" ikastetxe berria eraikitzeko lehen fasea babestu dugu, Kingabwa auzoan, Kinshasan (Kongoko Errepublika Demokratikoa).


Gure tokiko bazkidearekin, “Trabajando por el Corazón de África” (TRACAF), hezkuntza inklusibo eta kalitatezkoaren ikuspegia partekatzen dugu garapen komunitarioaren oinarri gisa, eta haiekin elkarlanean egin dugu lehen fase hau.


Ikastetxe berria matrikula-kopuru gero eta handiagoari eta azpiegitura egokiak izateko premia larriari erantzuteko sortu da. Lehen fase hau funtsezko urratsa da auzoan bere kalitate akademikoagatik erreferentea den hezkuntza-espazio bat finkatzen jarraitzeko.


Kingabwan hezkuntza-aukerak eraikitzen jarraitzea ahalbidetzen duen ekimen hau posible izan da Inversiones Ergoien-en laguntzari esker.


Ikasleen familientzako ate irekien ekitaldiko argazkiak
Ikasleen familientzako ate irekien ekitaldiko argazkiak

Comments


bottom of page