top of page
  • Derandein Fundazioa

Nkawasiro eta Atapar (Kenya) komunitateak modu seguruan hornituko dira urez

Ur-baliabide nahikoak eta merkeak eskura izatea oinarrizko giza eskubidea da. Agenda 2030eko seigarren helburuak ur garbia eta saneamendua aurreikusten ditu pertsona guztientzat. Bada, ildo horretan lan egiteak eragin positiboa izan du Nkawasiro eta Atapar Down (Turkana iparraldeko barrutia, Kenya) komunitateen garapenean.

Gure tokiko kontraparteak burutu du proiektua, San Paulo Apostoluaren Misio Komunitateak (MCSPAk). Alde batetik, ur garbia eta segurua eskura izatea erraztu die hango familia askori eta haien abereei, eta, bestetik, lagundu die kalitateko elikagai nahikoak eta merkeak produzitzen.Ondorioz, nabarmen gutxitu dira gaixotasun batzuk, hala nola hazteria edo sarna, konjuntibitisa eta beherakoak, batez ere haurren artean.


Zehazki, ura ponpatzeko eguzki-plakak eta biltegiratzeko andelak instalatu dira. Horri esker, gainera, emakumeek beste zeregin batzuetarako har dezakete denbora, komunitateetan eragina duten gaiei buruzko erabakiak hartzeko eragile gisa betetzen duten eginkizuna indartuz.Proiektuan komunitateek aktiboki parte hartu dutenez, erantzunkidetasun komunitarioko sentimendua sortu da haien artean, eta, horri esker, komunitateko kideek kudeatuko dituzte abian jarritako azpiegiturak. Helburu horrekin, ur-putzuak mantentzeko prestakuntza egokia jaso dute.


Proiektu hau gauzatzeko funtsezkoak izan dira Barclaysen finantza-ekarpena eta AUARA gizarte-enpresaren laguntza.

Commenti


bottom of page