Natura, elkartasuna eta giro ona Derandein Mendi Martxaren VII. edizioan
- Derandein Fundazioa

- Oct 7
- 1 min read
Urriaren 5ean Derandein Mendi Martxaren VII. edizioa ospatu genuen. Eguraldiak beti lagundu ez bagintuen ere, egun bikaina izan genuen naturan eta, batez ere, giro ezin hobea. 123 lagunek partekatu genuen ibilbidea eta azken topaketa Yalens Tavern-en izan zen, non elkarrizketa onak ez ziren falta izan.
Derandein Fundazioarentzat, ekitaldi honek oso balio berezia du. Egiten dugun lana herritarrengana hurbiltzea eta Afrikan kalteberatasun-egoeran bizi diren kolektiboen errealitatea ezagutaraztea ahalbidetzen digu. Aurten, kontinente horretan erronka handiei aurre egiten dieten desgaitasunen bat duten milioika pertsonengan jarri nahi izan dugu arreta. Errealitate horri buruz gehiago jakin nahi baduzue, gure webgunean sortu dugun informazio-gunea bisitatzera gonbidatzen zaituztegu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu, benetan, Amorebieta-Etxanoko Udalari, ekitaldia zabaltzen laguntzeagatik, eta Yalens Tavern tabernari, harrera eta zerbitzu bikainagatik. Baita ere, Amorebieta-Etxanoko Asociación para la Integración de Personas con Dicapacidad (AIDAE) elkarteari, sari-banaketan parte hartu baitzuen; Izar Cutting Tools fundazioari etengabe laguntzeagatik; eta, jakina, VASCO taldeko bolondres guztiei, beraien lankidetzari esker Derandein Mendi Martxa urtero egiten baita.
Argazki batzuk uzten dizkizuegu edizio honetako unerik onenak berpizteko. Eskerrik asko guztioi posible egiteagatik! Hurrengo Derandein Mendi Martxan ikusiko dugu elkar!















Comments