Nairobiko nekazaritza eta abeltzaintza negozioak arrakasta handiarekin funtzionatzen jarraitzen du proiektua amaitu ondoren
- Derandein Fundazioa
- Jun 30
- 1 min read
Updated: Jul 1
Iaz, Nairobin, Kenya, sexu eta genero indarkeriatik bizirik atera ziren emakume errefuxiatuen talde batek ahalduntze eta gaikuntza prozesu bat amaitu zuen, eta, horri esker, nekazaritza eta abeltzaintzako negozio txiki bat abian jarri ahal izan zuten. Jesuit Refugee Service (JRS) erakundeak garatutako eta Derandein Fundazioak babestutako proiektu horrek emakume horiei lagundu zien lan-integrazio segurua eta duina lortzen.
Proiektuaren helburu nagusia emakume-talde horri arrautzen ekoizpenean eta salmentan oinarritutako negozio jasangarri bati martxan jartzeko beharrezkoak diren tresnak ematea zen. Horretarako, negozio txikien kudeaketari buruzko prestakuntza, hegazti-hazkuntzari buruzko ezagutza teknikoak eta laguntza psikosoziala eskaintzen zituen programak. Azpimarragarriena emakumeen inplikazio aktiboa izan zen; izan ere, aurreikusitako jardueretan gogo handiz konprometitzeaz gain, proiektua zabaltzeko ekimena ere hartu zuten, nekazaritza-jarduera bat sartuz, beraiek kudeatutako baratze bat abian jarriz.
Gaur egun, proiektua amaitu zenetik zenbait hilabete igaro ondoren, pozten gaitu jakinarazteak emakume talde honek hasitako nekazaritza eta abletzaintzako negozioarekin jarraitzen duela diru sarrerak modu autonomoan sortuz, arrautzen eta barazkien salmetarekin. Nairobi bezalako hiri testuinguruan, non lan aukerak oso mugatuak diren emakume errefuxiatuentzat, esperientzia hau autonomia lortzeko pausu garrantzitsua izan da.
Derandein Fundaziotik eskerrak eman nahi dizkiogu Irungo Udalari proposamen honetan konfiantza izateagatik eta prozesu hau posible egiteagatik.
Commenti