top of page

Mundua Jirabiran. Amorebieta-Etxanoko Nazioarteko Lankidetzaren lehenengo astean parte hartu dugu

  • Writer: Derandein Fundazioa
    Derandein Fundazioa
  • Oct 7, 2024
  • 1 min read

Amorebieta-Etxanok nazioarteko lankidetza sustatzeko konpromisoarekin bat egiten du, tokiko erakundeok mundu bidezkoago eta solidarioago baten alde egiten dugun lana ikustarazteko. Horrela, Mundua Jirabiran lelopean, urriaren 1etik 6ra Amorebieta-Etxano ospatzen ari da nazioarteko lankidetzaren astea lehen aldiz eta Derandein Fundazioarentzat ohore bat da parte hartu ahal izatea.


Atzo, urriak 2, Munduaz Blai, Euleuk eta EDUCAS erakundeekin batera Zelaieta eraikinean ospatutako solasaldian parte hartu genuen. Derandein Fundazioan egiten dugun lana azaltzeko aukera izan genuen, eta baita, solasaldian parte hartu zuten gainerako erakundeek, Senegalen, Mendebaldeko Saharan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan egiten duten  lana ezagutzeko ere.


Eskerrak eman nahi dizkiogu Amorebieta-Etxanoko Udalari lankidetzaren aste honetan parte hartzera gonbidatzeagatik. Derandein Fundaziotik uste dugu espazio hauek oso garrantzitsuak direla herritarrei erakunde ezberdinetan egiten dugun lana ezagutarazteko eta gure artean sinergiak sortzeko ere.



 
 
 

Комментарии


bottom of page