top of page

Kokuseleiko San Jose Eskolak aurrera egin du hezkuntzaren kalitatea hobetzeko bidean

  • Writer: Derandein Fundazioa
    Derandein Fundazioa
  • Nov 29, 2021
  • 1 min read

Updated: Dec 15, 2021


Azken hilabeteetan, Kokuseleiko San Jose eskolak (Kenya) hainbat sentsibilizazio-ekintza garatu ditu, gurasoek seme-alaben hezkuntzan duten parte-hartzea indartzeko. Gainera, Andoaingo eta Errenteriako udalek diruz lagundutako proiektuaren barnean, eskola-baratzea abian jarri da, eta ikastetxearen inguruko komunitateetako hainbat eremu zuhaiztatu egin dira.


Herrialdeko beste eskola batzuek elikagaiak eskuratzeko eta ikasleei beharrezko janariak emateko zailtasun handiak dituzten bitartean (ixtera behartuak), San Jose eskolak elikadura ziurtatzea lortu du abian jarritako proiektuei esker.


Zentroaren funtzionamendu egokia dela eta, eskolak Gobernuaren baimenak lortu ditu lehen hezkuntzako amaierako azterketa ofizialak egin ahal izateko.

Comments


bottom of page