top of page

Kingabwako (Kinshasa) haurren malnutrizioari buruzko diagnostikoa

  • Writer: Derandein Fundazioa
    Derandein Fundazioa
  • Nov 27, 2020
  • 1 min read

Updated: May 11, 2021


Kongoko Errepublika Demokratikoan (KED), gure tokiko kontraparteak, Trabajando por el Corazón de África (TRACAF) elkarteak, lankidetza-hitzarmen bat egin du Osasun Ministerioaren Nutrizio Programa Nazionalarekin (PRONANUT), Kinshasako Kingabwa auzoko haurren nutrizioaren arloan elkarrekin lan egiteko.


Lankidetza horren esparruan, datozen asteetan haurren malnutrizioaren egoerari buruzko lehen diagnostikoa egingo dute Covadongako Ama Birjina Eskolan (Kepa Azarloza Zentroan) ikasten duten 5 eta 15 urte bitarteko adingabeen artean.


KEDko biztanleen desnutrizio-prebalentzia munduko handienetakoa da. Diagnostikoaren bidez, hau lortuko dugu: Kingabwa auzoko 15 urtetik beherako haurren nutrizio- eta gizarte-ahultasun espezifikoa ezagutzea; haur horien nutrizio-ahultasunaren baldintzak ulertzea, eta haien malnutrizioari aurre egiteko egin daitezkeen esku-hartze bideragarri, jasangarri eta koordinatuak identifikatzea.


Diagnostiko hori egiteko, hainbat partikularrek Derandein Fundazioaren bidez emandako finantzaketa erabiliko da.

Comments


bottom of page