Karatun nesken absentismoa eta eskola-uztea murrizten lagundu dugu, osasun menstruala sustatuz.
- Derandein Fundazioa
- Feb 18
- 1 min read
2024an Tanzanian lan egiten dugun tokiko kontraparte bat babestu genuen, “Mwema Street Children Center of Karatu” (MSCCK) erakundea, osasun menstruala sustatzeko proiektu bat abiarazteko Karatu Barrutian, Arusha eskualdean. Proiektua amaitu ondoren, lortutako emaitzak zuekin partekatzeak pozten gaitu:
Proiektuaren bidez, osasun menstruala eskola-komunitatearen barruan sustatzeko lan egin da, eta, parte hartzen duten ikastetxeetan eskola-desertzioaren tasa murrizteaz eta nesken errendimendu akademikoa hobetzeaz gain, emakumeek eskola eta familia eremuko beste garapen gune batzuetan parte har dezaten aldarrikatu da. Proiektu honi esker 2.581 ikaslek eta 12 irakaslek (3 gizon eta 9 emakume) prestakuntza jaso dute osasun menstrualean. Horretarako, Karatu barrutiko lehen eta bigarren hezkuntzako 9 ikastetxetan lan egin da (lehen hezkuntzako 6 ikastetxe eta bigarren hezkuntzako 3 ikastetxe).
Zehazki, proiektuak lagundu du osasun menstrualari buruzko informazioa eskuratzen, genero-ikuspegia duen hezkuntza-programa inklusibo baten bidez; hilekoaren higiene produktuak eskuratzea erraztu du, alternatiba jasangarriak sustatuz eta, azkenik, hilekoaren inguruko genero diskriminazioari aurre egin dio, komunitate-sentsibilizazioko ekintzen bidez.
Proiektuak oso emaitza onak izan ditu. Adibidez, bigarren hezkuntzako eskola batean, nesken artean eskola-absentismoa %35 murriztu da. Lehen hezkuntzako beste eskola batean, neskek ranking akademikoetan duten posizioa %22 hobetu da. Lehen hezkuntzako beste ikastetxe bateko nesken %85ek adierazi dute konfiantza handiagoa dutela higiene menstrualeko produktuak eta prestakuntza jaso ondoren. Eta, bigarren hezkuntzako beste eskola batean, bi ikasle talde hasi dira beste ikaskide batzuei konpresa berrerabilgarriak nola egin erakusten
Hori guztia ezinezkoa izango zen Balmasedako Udala, Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtseko (FIDA) langileen laguntza-funtsa, Izar Cutting Tools, Irizar S.Coop., Apodaka Administraciones S.L, Erandioko Udala, Errenteriako Udala eta Galdakaoko Udalaren laguntzarik gabe. MSCCKrekin batera lanean jarraituko dugu, zaurgarritasun egoeran dauden haurren eskubideak bermatzeko. Eskerrik asko!

Comments