top of page

“Irun Munduarekin Lankidetzan” GGKEen azokan parte hartu dugu

Derandein Fundazioa

Derandein Fundazioko taldekideok “Irun Munduarekin Lankidetzan” izenburupean, maiatzaren 29an Irunen ospatu zen GGKEen azokan parte hartzeko aukera izan genuen, eta modu horretan, Irungo herritarrekin eta gainerako erakunde partaideekin partekatzeko gaur egun martxan dagoen Mwanamke Imara proiektua, Misungwi auzoan, Mwanza eskualdea, Tanzania.


Proiektu honek komunitateko zerbitzuen kalitatea indartu nahi du, neska nerabeen, emakume gazteen, emakumeen aurkako indarkeriaren biktima izan diren eta biktima izan daitezkeen emakumeen beharrei erantzuna emateko Mapilinga komunitatean, Misungwi auzoan. Proiektuak Irungo Udalaren laguntza du eta Enhancing Access to Health for Poverty Reduction in Tanzania (EAHP TANZANIA) erakundearekin batera burutzen ari da.


Horrez gain, proiektuaren jarduera eremua genero berdintasunarekin eta emakumeen aurkako indarkeriarekin lotuta dagoenez, gune hori aprobetxatu zen "Afrika, emakume izenarekin" izeneko erakusketa aurkezteko. Erakusketa horren bitartez, Afrikako emakumeek, hainbat arlotan (hezkuntza, osasuna, ekonomia eta emakumeen parte-hartzea) bizi duten egoera aztertu zen.

GGKEen azoka honek, non beste 17 erakundek parte hartu zuten, oso harrera ona izan zuen Irungo herritarren aldetik. Hauek, Irungo Udalak laguntzen dituen proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izateaz gain, egin ziren kultura-ekintzez gozatu ahal izan zuten, dantzak eta jokoak esatebaterako.


Derandein Fundaziotik azoka honen etorkizuneko edizioetan parte hartzen jarraitzea espero dugu.


Jardunaldiaren argazki batzuk partekatuko dizkizuegu! Eskerrik asko Irun!





Comments


bottom of page