Inklusiorako 3D inprimaketa: protesi eskuragarriak Mwanzan (Tanzania)
- Derandein Fundazioa

- Mar 18
- 1 min read
Derandein Fundazioan pertsona guztiek duintasunez, autonomiaz eta independentziaz bizitzeko eskubidea izan dezaten lan egiten dugu. Mwanza (Tanzania) bezalako eskualdeetan, desgaitasun fisikoa duten pertsonek zailtasun handiak dituzte laguntza-produktuak eskuratzeko, hala nola protesiak, hauen kostu handiagatik eta eskuragarritasun urriagatik. Ondorioz, pertsona horiek ezin dute beren komunitateetako bizitza sozialean erabat parte hartu. Bazterketa horrek eragin zuzena du haien bizi-baldintzetan, eta mugatu egiten ditu hauen garapen pertsonalerako eta profesionalerako aukerak.
Errealitate hori aldatzeko, proiektu berritzaile bat garatzen ari gara gure Mwanzako tokiko kontrapartearekin "Enhancing Access to Health for Poverty reduction in Tanzania" (EAHP Tanzania), Ayúdame3D erakundearen lankidetzarekin. Proiektuaren ardatza 3D inprimaketako laborategi bat abian jartzea da, beso, besaurre eta eskuen protesiak ekoizteko. Laborategi hau ekonomia sozialeko eredu baten baitan funtzionatuko du, eta horri esker, protesiak doan emango zaizkie gehien behar dutenei. Gainera, tokiko bi gaztek kudeatuko dute laborategia. Hauek prestakuntza espezifikoa jasoko dute, eta gizartean eragina duen enplegu bat lortzeko aukera izango dute. Proiektu honen atzean jasangarritasun-estrategia bat dago, eta, 3D inprimaketarekin lotutako ekoizpen-jardueren bidez, laborategiak epe luzera jarraituko duela bermatuko da.
Ekimen honek, teknologiak, inklusioaren zerbitzura jarrita, bizitzak eraldatu eta gizarte bidezkoagoak eraiki ditzakeela erakusten du. Kutxa Fundazioa eta Irizar S.Coop entitateei eskerrak eman nahi dizkiegu haien laguntzarik gabe proiektu hau ezinezkoa izango litzatekeelako. Aurrerapenen berri ematen jarraituko dizuegu!


Comments