top of page
Derandein Fundazioa

Hezkuntza kalitatea hobetzearen ondorioz, Riokomoreko eskolan matrikulazio-tasa handitzea lortu da


2022. urtearen amaieran, Ipar Turkanan (Kenya) aurkitzen den Riokomor komunitateko lehen hezkuntzako ikastetxeak oso baldintza prekarioak aurkezten zituen. Ikastetxe hau Ipar Turkana eskualdean dugun tokiko kontrapartearen (San Pablo Apostol Community Mission) lankidetzarekin kudeatutako eskola publikoa da.


Ikastetxeko egoera txarrak eragin negatiboa zuen hezkuntza-kalitatean. Nekazaritza Garatzeko Nazioarteko Funtseko (FIDA) laguntza-funtsaren, Erandioko Udalaren, Errenteriako Udalaren eta Andoaingo Udalaren laguntzari esker, joan den 2023an eskolaren egoera nabarmen hobetzeko balio izan zuen proiektua martxan jarri ahal izan zen. Zehazki, proiektu horren bidez, hainbat hobekuntza egin ziren ikastetxean: irakasleen etxea konpondu ahal izan zen, ikasgelak birgaitu ziren, eskolako sistema elektrikoa konpondu zen, zentroak behar bezala funtzionatzeko beharrezko ekipamendua erosi zen eta negutegia duen eskola-baratze bat martxan jarri zen. Gainera, eskola-baratzea martxan jartzearekin batera, saio komunitarioak egin ziren haurren nutrizioa zaintzearen garrantziaz hitz egiteko.


Proiektu honek, zalantzarik gabe, Riokomorreko lehen hezkuntzako eskolaren hezkuntza kalitatea nabarmen hobetzeko balio izan du. Hori, matrikulazio-tasan islatu da, azken urtean nabarmen handitu dena: 2022. urtearen amaieran 197 ikasle zeuden matrikulatuta, eta 2023. urtearen amaieran, berriz, 302 ikasle.


Derandein Fundazioan pozten gaitu horrelako proiektuak sustatzen laguntzeak, horien bidez gero eta adingabe gehiagok kalitatezko hezkuntza jaso dezaten.

Comments


bottom of page