top of page

Hezkuntza indartzeko lanean jarraitzen dugu Kigabwa auzoan (Kinshasa, Kongoko Errepublika Demokratikoa)

  • Writer: Derandein Fundazioa
    Derandein Fundazioa
  • May 29
  • 1 min read

Kongoko Errepublika Demokratikoa oso egoera ahulean dago, ezegonkortasun politikoaren, gatazken eta krisi sozial luze baten ondorioz. Testuinguru horretan, kalitatezko hezkuntzak balio eraldatzaileagoa eta beharrezkoagoa dauka komunitateen garapenerako.


Derandein Fundazioak Kinshasako Kingabwa auzoan hezkuntza sustatzen lan egiten du, Nuestra Señora de Covadonga – Centro Kepa Azarloza ikastetxearen bidez. Azken urteotan, ikastetxea asko hazi eta eboluzionatu da, eta erreferente bihurtu da eskualdean, kalitatezko hezkuntza inklusiboa eskaintzen baitu.


Aurten, gure tokiko kontrapartearekin batera, "Trabajanado por el Corazón de África" (TRACAF), proiektu berri bat jarri dugu martxan, ikastetxearen hezkuntza-baldintzak hobetzen jarraitzeko. Hainbat estrategiaren bidez — hala nola irakasleen hezkuntza-gaitasunak indartzea, azpiegiturak hobetzea edo ikasleen artean ongizate eta osasun ohiturak sustatzea —, azken urteetan lortutako aurrerapenak finkatu nahi dira, eta hurrengo ikasturteetarako aurreikusitako matrikulazio-kopuru handirako prestatu. Gainera, herrialdearen testuinguru delikatua kontuan hartuta, proiektuak eskolaren barruan bakearen kultura sustatzen duten ekintzak ere planteatzen ditu, gizartea eraldatzeko tresna gisa hezkuntza indartuko duten sentsibilizazio-espazioak sortuz.


Eskerrak eman nahi dizkiogu Amorebieta-Etxanoko Udalari Afrikako testuinguru ahulenetako batean hezkuntza-aukerak eraikitzen laguntzen duen proiektu hau babesteagatik eta bere konpromisoagatik.

 

ree

Comments


bottom of page