top of page

Haurrak babesteko erantzun jasangarria Karatun, Tanzanian

  • Writer: Derandein Fundazioa
    Derandein Fundazioa
  • Sep 20, 2021
  • 1 min read

Updated: Oct 18, 2021


Zalantzarik gabe, COVID-19aren pandemiak eta herrialderik pobreenetan oinarrizko baliabideak eskuratzeko dauden aukera urriek agerian utzi dute alternatiba berritzaileagoak proposatu behar direla, gizarte-oinarriko toki-erakundeek aukera izan dezaten erantzun eraginkorragoak eta jasangarriagoak emateko, batez ere gizarte-egoerarik ahulenean dauden kolektiboen premiei erantzuteko sistema publikorik ez duten herrialdeetan.


Erantzuteko alternatiba berritzaileagoak bilatu nahian, Tanzaniako Mwema Street Children Center Karatu (MSCCK) gure tokiko bazkideak jarduketa-estrategia bat zehaztuko du datozen hiletan, irtenbide eraginkorragoak eta jasangarriagoak aurkitzeko, eta, horri esker, gizarte-egoerarik ahulenean dauden adingabeen premiei (hala nola elikadura-, osasun- eta hezkuntza-premiei) erantzuteko. MSCCK Tanzaniako GKE bat da. 2007an sortu zen, kalean bizi eta lan egiten duten haurren bizi-kalitatea hobetzeko helburu nagusiarekin. Urte hauetan, hainbat emaileren laguntzari esker, antolatzaileek adingabe horietako asko kaletik ateratzea eta hezkuntza-sistema publikoan sartzea lortu dute.


Erandioko Udalaren eta Derandein Fundazioaren baterako finantzaketarekin, MSCK bere barne-gaitasunak sendotzen saiatuko da prestakuntza-tailerren bidez, alde batetik. Bestetik, jarduketa-estrategia bat diseinatuko du, hain zaurgarria den kolektibo horren (kaleko adingabeen edo etxea uzteko arriskuan dauden adingabeen) beharrezko babesa bermatzeko, beste eragile erantzunkide batzuekin lankidetzan. Aurreikuspenen arabera, erakundeak 2021eko abendurako zehaztuko du bere estrategia.

Comments


bottom of page