top of page
  • Derandein Fundazioa

Haur guztientzako hezkuntzarako sarbidea Kingabwan, Kongoko Errepublika Demokratikoa


Oso berri ona da, zalantzarik gabe, Kingawba auzoan, Kinshasan (Kongoko Errepublika Demokratikoa) “Trabajando por el Corazón de África” (TRACAF) gure kontraparteak egiten duen lana oso emaitza onak ematen ari dela jakitea.


TRACAFek martxan jarritako Nuestra Señora de Covadonga-Centro Kepa Azarloza ikastetxearen eskola-uzte tasa % 2,6koa zen 2019-2020 ikasturtean. Azken urteotan ikusi dugu nola eskola-desertzioaren tasa % 0,9ra jaitsi den (2022-2023 ikasturtean). Gainera, 2023-2024 ikasturtean ez da inolako bajarik erregistratu orain arte.


Gaur egun Kingabwa auzoko ikastetxe honek 523 ikasle ditu (252 mutil eta 271 neska) hezkuntza-maila guztietan (haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza), eta urtero matrikulazio gehiago jasotzen ditu. Eskola-uzterik ez egotea oso berri ona da, kontuan hartuta herrialde honetan hezkuntza ez dela doakoa eta nesken batez besteko eskolatze-denbora 5,3 urtekoa dela eta mutilena, berriz, 8,4 urtekoa.


Amorebieta-Etxanoko Udala, Bilboko Portu Agintaritza, Progeco, Izar Cutting Tools eta Irizar S.Coop bezalako entitateen laguntzari esker, besteak beste, azken urteotan asko hobetu egin dira zentroko instalazioak, ekipamendu berriak lortu dira eta hainbat motatako prestakuntzak egin dira gurasoekin, irakasleekin, ikastetxeko administrazioarekin eta ikasleekin. Guzti hau, ikastetxearen hezkuntza-kalitatearen eta, oro har, Kingabwa auzoko bizi-baldintzen hobekuntza suposatzen ari da.


Jasotako laguntzari esker, Derandein Fundazioan Kingabwa auzoan lanean jarraituko dugu, tokiko adingabeek haien hezkuntzarako eskubidea ziurtatuta ikus dezaten.

bottom of page