Gure lehen aldia "Getxotik Mundura, Mundutik Getxora" GGKEn azokan
- Derandein Fundazioa

- May 18
- 1 min read
Atzo, 2025eko maiatzaren 18an, Algortan ospatu zen “Getxotik Mundura, Mundutik Getxora” GGKEen azokan parte hartzeko aukera izan genuen. Garapenerako lankidetzan lan egiten dugun 20 erakunde baino gehiago bildu zituen ekitaldiak.
Derandein Fundazioan egiten dugun lanaren berri emateaz gain, osasun eta higiene menstrualari buruzko gure erakusketa aurkeztu genuen. Erakusketa honen helburua da mundu mailan, eta bereziki Afrikako testuinguruan, gai honen inguruan dauden arazoak ikusaraztea eta giza eskubideen ikuspegitik tabuak apurtzea.
Jardunaldian zehar, kulturarteko tailerrak, dantza eta musika saioak eskaini ziren. Oso aukera ona izan zen beste erakunde batzuekin konektatzeko eta gure elkartasun-kausak herritarrengana hurbiltzeko.
Eskerrik asko Getxoko Udalari gonbidapenagatik eta gerturatu zineten guztioi! Hurrengo edizioetan errepikatzea espero dugu.





Comments