top of page
  • Derandein Fundazioa

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren Erronkak: Begiradak Afrikatik eta Euskaditik



Euskadiko Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainatik (HAMK), Educo Fundazioa koordinatzaile izanik, topaketa eta hausnarketarako gune bat sortu nahi dugu, lagungarria izan dadin urteetan zabalik egon den eztabaida baterako: alegia, denontzako kalitatezko hezkuntza lortzeko bideei buruz eta bertan topatuko ditugun erronka eta desafioei buruz aspalditik indarrean dagoen eztabaidarako.


Hori dela eta, datorren maiatzaren 25ean ospatuko den Afrikaren Eguna ardatz hartuta, nazioarteko topaketa bati hasiera emango diogu formatu birtualean; topaketak iraungo duen bi egunetan, hausnarketa egingo dugu gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren erronkei buruz, Euskadiko eta Afrikako begiradak aintzat hartuta.


Kontsultatu egitaraua hemen. Marka itzazu maiatzaren 25a eta 26a egutegian!

bottom of page