top of page
Derandein Fundazioa

Gaixotasun ikusezinak Afrikan, Osasuneko Munduko Egunean

Osasun-zerbitzuetarako sarbide desorekatuak ezberdintasun handiak sortzen ditu mundu osoan zehar, ez bakarrik bizi-itxaropenean, baita beste oinarrizko eskubide batzuk gauzatzean ere, hala nola hezkuntza edo lana. Horrek, zalantzarik gabe, gaixotasun ikusezinen intzidentzia areagotu baino ez duten pobrezia-testuinguruak sortzen ditu. Apirilaren 7an ospatzen den Osasunaren Mundu Egunaren harira, Derandein Fundaziotik Afrikako kontinentean intzidentzia eta hilkortasuna areagotu arren, askoz arreta gutxiago jaso duen gaixotasun horietako baten larrialdia nabarmendu nahi dugu: minbizia.


Minbizia da erikortasun eta heriotza-kausa nagusietako bat mundu osoan zehar. Mundu mailako bigarren heriotza-kausa nagusia da, 6 heriotzatik ia 1 minbiziak eragiten du. Hala ere, gaixotasun honek intzidentzia handiagoa du behartsuenen populazioetan, non osasunerako sarbide egokirik ez dagoen. Minbiziaren heriotzen % 70 gutxi gorabehera diru-sarrera baxuko eta ertaineko herrialdeetan gertatzen dira eta mundu osoko minbizi-kasu berri guztien % 57 diru-sarrera baxuko herrialdeetan gertatzen dira, kontzientzia eta prebentzio-estrategia ezak eta bizi-itxaropenaren handitzeak eraginda. Datozen bi hamarkadetan, kasu berrien kopurua gutxi gorabehera % 70 handituko dela aurreikusten da, biztanleriaren hazkundearen eta zahartzearen ondorioz. Kontuan izan behar da gainera, Afrikan minbiziaren heriotza tasak munduko batez bestekoa %30 gaindituko duela.


Azken hamarkadetan, ahalegin handiak egin dira Afrikako kontinentean malaria, tuberkulosia, GIB-a edo ebola bezalako gaixotasun transmitigarriak kontrolatzeko eta sendatzeko. Hala ere, transmitigarriak ez diren gaixotasun batzuek, minibizia esatebaterako, askoz arreta gutxiago jaso dute, nahiz eta Afrikan hainbat minbizi motaren intzidentzia eta hilkortasuna areagotzen ari diren. Minbizia Afrikan, intzidentzia eta heriotza tasa gero eta altuagoak ditu, beraz, handitzen ari den osasun-arazo bat dela esa genezake. Afrikako kontinentean ohikoenak diren minbiziak herrialde garatuetan erantzun hoberenak lortzen dituztenak dira: bularreko, umetokiko eta prostatako tumoreak. Gaixotasun hau, Iparraldeko herrialdetan tratatzen ari den bitartean, beste leku batzuetan, Afrikan esatebaterako, ia ezinezkoa da, ez baitaude diagnostikoa ezta tratamendua egiteko behar diren gaitasunak eta baliabideak.


Kongoko Errepublika Demokratikoan, Derandein Fundazioak proiektu martxan dituen herrialdean, kontinenteko beste herrialde batzuetan bezala, minbiziak arreta gutxi jasotzen du. Erregistro batzuen arabera, minbizia gaixotasun ez-transmitigarrien % 29,5 da, bularreko eta umetokiko minbiziak intzidentzia tasa handiak izanik: bularreko minibizia % 12,6 tasarekin (% 8,9ko hilkortasunarekin) eta umetokiko minibizia % 11,8 tasarekin (%12,7koa hilkortasunarekin). Hala ere, kontuan izan behar da zifra horiek ziurrenik estimazio kontserbadorea adierazten dutela, herrialdeak oraindik ez baitu biztanleriaren minbiziaren erregistrorik.


Afrikako kontinentean minbiziaren heriotza tasa, HIESaren, tuberkulosiaren eta paludismoaren konbinazioa baino handiagoa izan arren, minbiziaren aurka borrokatzeko konpromisorik ez dago oraindik. Izan ere, arreta gehiena gaixotasun transmitigarriak ikertzera bideratzen da, minbizia bezalako gaixotasun ez-transmitigarriak dakartzaten erronkak kontuan hartu gabe. Derandein Fundazioatik gaixotasun hauen inguruan dauden arazoak eta desberdintasunak ikusgai jarri nahi ditugu. Horregatik, lanean jarraituko dugu guztiontzako eta kalitatezko osasun zerbitzu unibertsal batzuen alde.



Comments


bottom of page