Derandein Fundaziotik eskerrak eman nahi dizkizuegu Derandein Mendi Martxaren IV. edizioan gurekin izan zareten guztioi. Zuen parte-hartzeari esker, jardunaldi hau ospatzea lortu dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu, bereziki, Amorebieta-Etxanoko Udalari, ekitaldiaren berri ematen laguntzeagatik; Desgaitasuna duten pertsonak integratzeko Amorebieta-Etxanoko Elkarteari, modu aktibo batean parte hartzeagatik; Jauregibarria jatetxea eta Iruña kafetegiari, euren lokalak eta zerbitzuak eskaintzeagatik; eta era batera edo bestera Mendi Martxa prestatzen parte hartu duzuen guztioi.
Ekitaldi honek esanahi handia dauka Derandein Fundazioarentzat Amorebieta-Etxanoarekin daukagun lotura estuagatik. Lanean jarraituko dugu Derandeinetik egiten dugun lana herritarrei hurbiltzeko, eta Afrikan dihardugun testuinguruetan zaurgarritasun egoeran dauden kolektiboen errealitatea helarazteko.
Mendi Martxaren argazki batzuk partekatzen dizkizuegu. Datorren urtera arte!
Commenti