top of page
Derandein Fundazioa

Errenteria Munduan 2023

Pasa den abenduaren 9tik 16ra Errenterian ospatutako Giza Eskubideen jardunaldien IX. Edizioan barne dagoen “Errenteria Munduan” jardunaldian parte harzteko gonbidatuta izan zen Derandein Fundazioa. Abenduaren 13an egin zen ekitaldi hori eta Errenteriako Udalak lankidetza-arloan eta hainbat herrialde eta lurraldetan finantziatutako proiektuak gauzatzen ditugun erakunde eta elkarteen arteko mahai-inguru gisa planteatu zen.


Herritarrei irekitako ekitaldia izan zen Errenteria Munduan, non gauzatzen ari garen proiektuei buruz hitz egiteko aukera izan genuen, eta baita geure erakundeen rolari buruz Giza Eskubideak babesteko prozesuan eta lankidetzaren sektorean aurkitzen ditugun erronkei eta zailtasunei buruz ere.


Horrelako ekitaldiak oso beharrezkoak direla uste dugu finantzatutako proiektuen eta lankidetzaren lanaren berri emateko herritarrei. Gainera, uste dugu erakundeentzat horrelako topaketak oso garrantzitsuak direla aliantzak egiteko eta beste erakunde batzuek egiten duten lana ezagutzeko.


Errenteriako Udalari eskerrak eman nahi dizkiogu ekitaldira gonbidatzeagatik baina, batez ere, emandako babes handiagatik. Honi esker inpaktu handiko proiektuak gauzatzen ari gara. Hurrengora arte Errenteria!



コメント


bottom of page