Gure tokiko kontraparteak, Mwema Street Children Center Karatu (MSCCK), Karatu barrutiko (Arusha eskualdea, Tanzania) zaurgarritasun egoeran dauden haurrei zuzendutako hainbat jarduera abiarazi zituen joan den 2022ko urtarrilean, elikagai nahikoak, seguruak eta nutritiboak izango dituztela bermatzeko eta lehen mailako arretako osasun-zerbitzuak (fisikoak zein mentalak) eskaintzeko.
Jarduera horien garrantzia eta zaurgarritasun handiagoko egoeran dauden adingabeen bizitzan sortuko duten eragina ikusita, Erandioko Udalak, Kutxa Fundazioaren finantziazioa zeukan proiektu hau burutzen lagunduko du ere . Modu honetan, ziurtatuko da Karatu auzoko 100 haurrek osasunari eta praktika osasuntsuei buruzko orientazio programetan parte hartzea, 58 adingabek elikagai nutritiboak eta osasun-zerbitzua eskura ditzaketela, eta haien parte-hartzea martxan jarritako Sumawe School Garden Project-ean. Bereziki, Erandioko Udalak eskola-baratzean ureztatze sistema bat jartzen lagunduko du.
Proiektu hau gauzatzeko entitate ezberdinek ematen duten finantzaketari eta Karatu auzoan MSCCK erakundeak egiten duen lan garrantzitsuari esker, gazteen artean elikaduraren eta ingurumenaren inguruko hezkuntzaren garrantzian eragitea lortzen ari da. Haietako batzuk egoera zailetan bizi badira ere, haien osasun-egoera eta ingurune balditzak hobetzea ere lortzen ari da.
Comments