top of page

Energia eskuragarri, seguru eta iraunkorrerako sarbidea Kono-kono zentro komunitarioan.

Writer: Derandein Fundazioa
Derandein Fundazioa
Jan 8
1 min read


Duela gutxi amaitu da "Hezkuntzarako teknologia berrietarako sarbidea bizitza osoan zehar Kokuselei, Turkana Norte eta Kenyan" proiektua. Andoain, Errenteria eta Galdakaoko udalen laguntzari eta MSCPAren tokiko ekarpenari esker, Kono-kono zentro komunitarioan energia eskuragarria, segurua eta iraunkorra izatea ziurtatu du, plaka fotovoltaikoak instalatuz.Kokuselei-n, elektrizitatearen etorrera eguneroko bizitzako une txikiak aldatzen ari dira.



Film bat ikustea, abesti bat entzutea edo josteko makina bat erabiltzea erraza iruditu dakiguke, baina han ikasteko, partekatzeko eta etorkizunera begiratzeko aukera berriak dira.


Komunitateko haurrek eta gazteek eskuratutako teknologia berriekin beren hezkuntza eta prestakuntza jarduerak egin ditzateke. Gainera, zentroa komunitatearen aisialdirako gune bihurtu da, zine forumeko emanaldiekin. Ostiral edo larunbat arratsaldero, familiak elkartu egiten dira filmak eta dokumentalak ikusteko. Hezkuntza-proiekzioek beste kultura batzuk ezagutzeko, osasunarekin eta ingurumenarekin lotutako gaietara hurbiltzeko eta beste modu batean ikasteko aukera ematen diete.


Elektrizitatearen etorrerak ere aukera eman die gazteei lehen eskura ez zituzten ekipoekin ohitzeko. Ordenagailuak, soinu-ekipoak eta proiekzio ekipoak erabiltzen ikasi dute, eta haien funtzionamenduari eta instalazioari buruzko ezagutza praktikoak eskuratu dituzte. Gainera, beraiek parte hartzen dute horiek zaintzen eta biltegiratzen. Erantzukizun horrek kide izatearen sentimendua eta komunitatearen baliabideekiko konpromisoa bultzatu ditu.Piano elektrikoak ikusmin handia sortu du, haur eta gazteei musika-ikaskuntzara hurbiltzeko eta gaitasunak garatzeko aukera eman die.


Elektrizitatearen erabilgarritasunak josteko makinak martxan jartzea eta diru-sarrerak sortzeko aukera bihur daitekeen prestakuntza-jarduera bat garatzea ere ahalbidetu zuen. Kalteberatasun arriskuan dauden 8 emakume joskintzan trebatu dira, eta gaur egun independentzia ekonomikoa dute eta komunitatearen barruan aukera-berdintasuna sustatu du.


Esperientzia horrek agerian uzten du elektrizitaterako eta prestakuntza teknikorako sarbideak dinamika sozial eta ekonomikoak modu positiboan eralda ditzakeela, Turkana Norteko familientzat garapen jasangarrirako ikuspegi berriak zabalduz.



Comments


bottom of page