top of page
Derandein Fundazioa

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko urratsak Mwanza eskualdean, Tanzanian

Joan den 2022an, Enhancing Access to Health for Poverty reduction in Tanzania (EAHP Tanzania), gure tokiko kontraparteak, Girls Awake Project proiektua garatu zuen, haur, nerabe eta emakume gazteen beharrei erantzuna ematen duten zerbitzu komunitarioen kalitatea hobetzeko asmoz, Mapilinga komunitatean, Misungwi barrutian kokatzen dena, Mwanza eskualdean, Tanzanian. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eta biktima izan daitezkeenei zuzendutako proiektu honen bidez 1.643 pertsona izan dira onuradun, horietatik % 76 emakumeak izanik.


Zehazki, 102 osasun-aholkulari boluntariori, osasun-sistema publikoko 21 komunitateko langileri, eta Emakumeen eta Haurren aurkako Indarkeriaren Batzordeko 30 kideri emakumeen aurkako indarkeriari eta sexu eta ugalketa eskubideei buruzko prestakuntza eman zaie. Pertsona horietako askok, gainera, parte-hartze aktiboa izan dute proiektuan, inguruko 751 haur, nerabe eta emakumeri informazioa eta laguntza emanez. Era berean, emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan bertako biztanleak sentsibilizatzeko asmoz egindako 3 komunitate-kanpainetan parte hartu dute ere.


Proiektuaren garapenean, funtsezkoa izan da eragile ezberdinen parte-hartzea, hala nola gobernuko ordezkariak, sistema publikoko osasun eta hezkuntzako langileak eta komunitateko liderrak, eskualdeko emakumeen aurkako indarkeriaren arazoari ikusgarritasun handiagoa emateko eta sexu eta ugalketa osasunaren arretarako politikak eta prozesuak egokitzeko genero indarkeriaren biktimei eta biktima izan daitezkeenei arreta jarriz. Ildo horretan, emakumeenganako indarkeriaren arazoaren arrazoien inguruko hausnarketa egin da, tradizioek eta kultura-arauek indarkeria mota desberdinak nola sustatzen dituzten aztertuz. Proiektuaren lorpenen artean ere, Osasun Kontseiluak bultzatutako komunitate-mailako programetan emakumeen aurkako indarkeriaren arazoa integratzea narbamendu dezakegu. Hau, osasun-zerbitzuen eta biktimei laguntzeko beste zerbitzu batzuen arteko koordinazioa ziurtatzeaz arduratzen da (gizarte-zerbitzuak, juridikoak eta ekonomikoak).


Aurrekoa kontuan hartuta, proiektu honi esker, Mwanza eskualdean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz urrats bat ematea lortu dela esan dezakegu. Derandein Fundazioan badakigu oraindik lan handia dagoela existitzen diren desberdintasunekin amaitzeko. Horregatik, jarraituko dugu gure proiektu eta ekintza guztietan genero ikuspegia zeharkako ardatz gisa esarriz. Eskerrak eman nahi dizkiogu Irungo Udalari eskainitako laguntzagatik eta gure kontraparteari, EAHP Tanzania, egindako lan garrantzitsuagatik.





Comentarios


bottom of page