top of page

Emakumea eta garapena Tanzanian

  • Writer: Derandein Fundazioa
    Derandein Fundazioa
  • Nov 25, 2019
  • 1 min read


Azaroaren hasieran, Mwanza eskualdea (Tanzania) bisitatu genuen, ESHPko bazkideekin batera. Bidaiaren helburua hauxe izan zen: Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketari esker martxan jarritako proiektuen jarraipena egitea tokian bertan.


Eskualdeko neska nerabeen bizi-baldintzak hobetzen ari dira pixkanaka, bi erakunde horiek genero-berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen alde bultzatu duten baterako ekimenaren bidez martxan jarritako proiektu-ei esker. Horrela, emakume arduratsu eta konprometituak izango dira etorkizunean, eta beren komunitatea gidatu ahal izango dute, eskubide horien eta berdintasunaren alde lan eginez.


Yorumlar


bottom of page