top of page
Derandein Fundazioa

COVID-19ari aurreko egiteko prebentzioa Afrikan



Afrikan DERANDEIN FUNDAZIOAREKIN lankidetzan diharduten erakundeak pandemia berria prebenitzeko eta arintzeko neurriak hartzen ari dira dagoeneko. COVID-19a poliki-poliki hedatzen ari da Afrikan. Hedapen horrek ondorio ikaragarriak izan ditzake. Baliabideen gabezia handiaren ondorioz osasun-sistema kolapsa daitekeela kontuan hartuta, prebentzioa izango da biderik onena Afrikako herrialde askok arazorik izan ez dezaten.


Tanzanian, Mwema Street Children Centre-Karatu eta beste erakunde batzuk kasu positiboen inpaktua prebenitzeko eta arintzeko kontingentzia-planak garatzen ari dira. Santurtziko Udalaren finantzaketarekin babesten dugun proiektuaren esparruan, erakundeak kontingentzia-plan bat garatu du. Bertan, honako alderdi hauek jasotzen dira: zentroko langileei zuzendutako prestakuntza- eta informazio-neurriak, higienea eta eskuen garbiketa, materialen (hala nola maskaren eta xaboiaren) hornidura eta, kasu positiboak identifikatzen direnerako, jarduteko protokoloak. Zentroko jarduera eta zerbitzu guztiak egoera berrira egokitu dira.


DERANDEIN FUNDAZIOAK bere Afrikako kontraparteekin prebentzioan lan egiten jarraituko du, pandemiak Afrikan (hots, inpakturik handiena eragin lezakeen kontinentean, zalantzarik gabe) duen bilakaerari adi.  

Comments


Commenting has been turned off.
bottom of page