Balmasedako Udalak lortutako diru-laguntzarekin ezarriko den proiektuaren helburua, alde batetik, Kokuseleiko (Iparraldeko Turkana, Kenya) Eburreko Ama-haurrentzako Zentroaren instalazioak hobetzea izango da, eta, bestetik, gurasoen eta haurren gaitasunak (ezagutzak eta trebetasunak) indartzea higienearen eta osasunaren alorretan.
Horretarako, azpiegitura seguru eta jasangarriak eraikitzea aurreikusten da, hala nola, sutegi ekologiko bat instalatzea eta jantokirako aulkiak eta mahaiak bezalako beharrezko ekipamendua hornitzea. Proiektu horrek 6 urtetik beherako 70 haurri mesede egingo die, baita osasunaren zaintzarekin zerikusia duten hainbat gaitan heziko diren gurasoei ere.
コメント